8. Bebel eta Lolot


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Biozberak »  8. Bebel eta Lolot

Biozberak

VIII



Bebel eta Lolot



Bebel.- Gaur, Adolfo’k zerbait bazuela ezagun zuen.

Lolot.- Nik beriala igarri diot.

Bebel.- Ta ala, gurekin juan danian ezin zuben ezer asmatu.

Lolot.- Gauza hat zuzen etzuben esaten.

Bebel.- Gero begiratu batzubek egiten zizkidan...

Lolot.- Neri ere bai...

Bebel.- Bai, baña neri...

Lolot.- Zuri aña egin dit neri, geiago ez bada.

Bebel.- (Asarre antzian.) Bai; guziya zuri egin dizu.

Lolot.- Ez; zuri egingo zizun.

Bebel.- Zaude ixilik; zurekin ezin itzegin liteke.

Lolot.- Zu’re goxoa jartzen zera.

(Zaputz-aldi txiki baten ondoren berriro adiskidatzen dira.)

Bebel.- Gero, atarira iritxi geranian, amari alderatu zaio ta itzegin biar diola esan dio.

Lolot.- “Andre Jaxinta itz bi esan nai nizkizuke”.

Bebel.- Orrelaxe esan dio.

Lolot.- Ondo goguan artu det, bai.

Bebel.- Eta gorri-gorri jarri da.

Lolot.- Anpolaia bezela.

Bebel.- Orduan begiratu bat egin dit...

Lolot.- Neri ere bai...

Bebel.- Eta, esku emateakoan, estu-aldi bat egin dit...

Lolot.- Neri ere bai.

Bebel.- Neri, ordia, lenbizi...

Lolot.- Alderago zeundelako.

Bebel.- (Erdi asarre.) Guztirako badezu maratilla.

Lolot.- Bai biar ere zure ametsak banatzeko.

Bebel.- Ametsak, e! Ama etortzen danian jakingo degu.

Lolot.- Bai, egiya: jardun au amak argituko du.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org