 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
II
Talo, 55 bat urteko baserritar kankallu bat da. Oso zarpalla. Laguna marruskatu gabe ez daki itzegiten. Atzean zalaparta dariyola oju egiten du.
Talo ¿Koxme emen al da? (Atzeko atetik sartuaz) ¡Banekiyen nik! Ona emen bera. Ta baita Mañaxi zarra ere, oitu bezela brakak magalian, baña jostorratzarekin brakai baño sui-gayari jostura geyago egiñaz. Ez dizu zuri iges egingo ez. ¡Arraye pola! (Mañaxi marruskatzen du. Au oso asarretzen da)
Mañaxi ¿Geldirik egongo al zera? ¡Kaiku, kirtena! Jostorratzarekin zuri egingo dizut nik zarraztada ederra geldirik ez bazaude.
Talo (Koxme marruskatuaz) Ire billa etorri nak. Beriala, bere beriala juateko. Alkarrekin juan biar diagu.
Koxme Utzi nazazu pakian.
Talo (Mañaxi’ri) ¿Ikusten? Zure ondotik ez du alde egin nai. ¿Zer tirakilloi dezu mingain ortan?
Mañaxi Utikan, alproja alena.
Talo Senarra bezela, sui-gaya ere oso menpetu dezu. Zure atzaparretan erortzen dan gizasemea, egoan egiteko kemenik gabe uzten dezu. ¡Au katramillosa, au!
Mañaxi Zaude ixilik, astu ori. Talo izena, ta Talo izana. (Mañaxi altxatzen da)
Talo (Koxme’ri) Beriala juan biar diagu. Prantzez eo ingeles, eo mutur gorri oyetako bat zai daukak.
Koxme Nik ez det oyekin zer ikusirik.
Talo Ez, noski; bazekiagu ik Mañaxi’rekin dekala zer-ikusiya... (Mañaxi’ri) ta Mañaxi zapelaitz onek auka bere atzaparretan luma gabeko txoriya bezela estututa.
Mañaxi Zuaz nere begiyen aurretik.
Talo Onekin juan biar det ordia.
Mañaxi Zuazte ba biyok eta pakia emazute.
Talo Ori da pulamentuz jarduntzia. Bai: zu beti emakume mamuxel eta zirrikituna.
Mañaxi ¡Astua!
Talo (Koxme’ri) Entzun dek. Beriala juan biar diagu.
Koxme Ez detala ayekin ezer ere biar.
Talo Ayek bai ordia irekin.
Koxme Nik, ez.
Talo Iregana etortziagatik, nik ezer esan gabe ¡kaska! pexta bat eman ziak eta, ia.
Koxme Gorde bada.
Talo Noski; baña irekin juan biar diat ordia. (Mañaxi’ri) Nerekin juan biar du-ta.
Mañaxi (Koxme’ri) Eraman zazu emendik euli mando au.
Talo ¡Bai, ba! Pexta bat eman ziak eta: ¡kaska geo!
Koxme Juan biar bada juango naiz; baña, alde egiñ baño len, zure azkeneko itza entzun nai nuke.
Mañaxi Nere azkeneko itza badakizu: bakoitza bere mallan; ta bat jexten danean, bere asmoetan ere jetxi egin bear du.
Koxme Eta igotzen danian, igo...
Mañaxi Bai, noski.
Koxme Ondo da. (Atzera juanaz) Beste bat arte.
Talo (Mañaxi marruskatuaz) Orain ere zu, beti bezelako mazuztxori ta txirripixtiña.
Mañaxi Utikan, asto nardagarriya.
Talo (Atzeko atetik) ¡Pilinpustrera!
(Koxme ta Talo atzeko atetik juaten dira.)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |