Mañaxi ta Xefeina


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Burruntziya »  Mañaxi ta Xefeina

Toribio Alzaga



III



Mañaxi ta Xefeina



Mañaxi ¡Gizona orren astua izatia! Lau ankekuak badira ori baño zentzu geyagokuak. Nere onetatik atera nau.

Xefeina (Mañaxi’ren alaba da. Ogei ta bi-iru urteko neskatxa gaztia. Oso txotilla dirudi. Moja-itxura zerbait ere badu, baña, mutil gazte gogokua aukeratu ezkero gogotik artuko lukena. Eskuiko lenengo atetik sartzen da). Ama: ¿bakarrik al dago?

Mañaxi Ez naiz nai bezin laster bakarrik gelditu. ¡Ez, orixe! Ez det berialakoan biali.

Xefeina ¿Koxme?

Mañaxi Koxme bat, bai; ta beste akulamendi zarra, Talo, asto kirten ori, bestia. (Gogoratu utsarekin sutan jartzen naiz.)

Xefeina ¿Koxme biali du beaz?

Mañaxi Biali, bai; etxe ontan zer egiñik ez duelako.

Xefeina Orra; nerekin ezkondu biar zuela ta...

Mañaxi Ez da ba zurekin ezkonduko.

Xefeina ¿Zergatik, ordia?

Mañaxi Nik nai ez detalako.

Xefeina Moja juango naiz orduan.

Mañaxi ¿E?

Xefeina Moja juango naiz, bai; moja.

Mañaxi Nik nai ez badet, ez zera juango ez moja ta ez praile.

Xefeina ¿Zer egin biar det orduan?

Mañaxi ¿Zer egin biar dezun?... (Len josten ari zan brakak erakutsiaz) Braka abei arabaki abek jarri. Senarra izaten dezunerako braka zarrak tajutzen jakitia ondo etorriko zaizu.

Xefeina ¿Baña, moja juaten banaiz?

Mañaxi Moja juaten bazera, brakak tajutzen ez dezu noski lanik izango, ta kokotzeko bixarrak kentzen ikasi biarko dezu.

Xefeina Nik Koxme nai nuen.

Mañaxi Ez dezu ba Koxmeik izango.

Xefeina Orduan moja juango naiz.

Mañaxi Orduan nik agintzen dizudana egingo dezu, ta orain ere bai; ta berriketa gutxirekin braka oyek tajutu, moja juan baño len lenbiziko astiñaldiya artu nai ez badezu.

Xefeina Moja juango naiz bada...

Mañaxi Moja, bai. Zu Koxme’rekin juango ziñake moja; baña ementxe gelditu biar dezu aitaren braka zarrak tajutzen.

Xefeina Ez naiz bada geldituko.

Mañaxi Berriketa gutxi gero neri. Braka oyek tajutu berriz esan baño len.

Xefeina (Exeri ta brakak artuaz) Moja juango naiz bada.

Mañaxi Ori, ikusiko degu (Ezkerreko atetik juaten da)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org