Hirugarren irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Kaskagogorra »  Hirugarren irudia

Hirugarren irudia

III

Trinpoila, Andre Mañaxi, Sendagilea eta Mikeletea


(Sendagilea Mikeletea ondotik duela sartzen da)

Sendagilea: Hauexek dira.

Mikeletea: Karramarro hauek al dira?

Trinpoila: (Karramarroak deitu digula uste dut! A zer kankarrekoa!)

Sendagilea: Elkarri makilazoka aritu dira.

Mikeletea: Elkarri?

Sendagilea: Eta ez hori bakarrik. Niri ere bai.

Mikeletea: Zuri ere bai?

( Mikeletea senar-emazteen tartean sartzen da)

Mikeletea: Burruun! Egin duzuen txarkeriagatik niri ordaindu beharko didazue. Burruun! Azkar gero.

Trinpoila: Berehala ordainduko dizugu.

Andre Mañaxi: Berehalaxe.

Trinpoila: Hara; to, to, to.

Andre Mañaxi: Kaska, kaska, kaska.

(Mikeletea jotzera egiten dute baina honek burua jaisten du, eta makilazuak senar emaztiak artzen dituzte)

Trinpoila: Ai, au kinkinazua.

Andre Mañaxi: Hau buru kankarrekua.

Mikeletea: Ausartak ez besterenak Burruun!

Mikeletea: Ni zein naizen orain ikusiko duzute Burruun!

Trinpoila: Orain ikusiko diagu bai. To, to, to.

Andre Mañaxi: Kaska, kaska, kaska.

(Len bezala Mikeletea jo nahirik asten dira, baina honek burua makurtzen du eta makilazoak senar-emazteak artzen dituzte)

Trinpoila: Ai! burua ebaki dit.

Andre Mañaxi: Ai! muinak salmueran jarri dizkit.

Mikeletea: Zer uste zenuten ba? Burruun!

Trinpoila: (Mikeleteari) Baina, zaude; zu Zizurkilgo Antton Miel Enplastoren semea zera.

Andre Mañaxi: Eta Mikela Inaxi Titareren suhia.

Sendagilea: Eta Anbroxio zikiratzailearen lehengusua.

Trinpoila: Lehen esan bazenu.

Andre Mañaxi: Non egon gara gu.

Sendagilea: Jakin izan banu.

(Hirurak Mikeletea besarkatzen dute)

Mikeletea: Ni naiz bai hori guztia.

Trinpoila: Orduan ez dago zer esanik. Hemengo zalapartak amaitu dira. Kaskagogorra bukatu da, eta orain guztiak dantza aldi bat egin behar dugu.

Andre Mañaxi: Ederki esana.

Sendagilea: Aufa!

Mikeletea: Iup!

(Laurak abestuaz dantzatzen dira)

Lauak:

Baretzako pikuak
hiru txorten ditu
neska mutilzaleak
makarra ezin kendu
Zapia



AMAIA







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org