Lenguak eta Andre Kaxilda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Bernaiño'ren larriyak »  Lenguak eta Andre Kaxilda

Toribio Alzaga



VIII



Lenguak eta Andre Kaxilda;
gero Iñaxi ta Premiñ



Andre Kaxilda (Atzetik sartuaz) ¿Emen alda gure gaztia?

Pilartxo Ama.

Bernaiño Etxekoandre. (Pilartxo ta Bernaiño altxatzen dira).

Andre Kaxilda ¿Zer modu Premiñ?

Pilartxo Ez da Premiñ. Bernaiño da.

Bernaiño Bernaiño.

Andre Kaxilda ¿Premiñ ez dala?

Biyak Bernaiño.

Andre Kaxilda Egin dezute ez egitekua. Aben eskubetan uzten dubenak gauza... (Atzeko atetik ojuka). Iñaxi!

Bernaiño Etxekoandre: Bernaiño naiz.

Andre Kaxilda ¿Premiñ nun da bada?

Bernaiño Sukalden.

Andre Kaxilda Abek txatxalak. Orain egin didatena.

Iñaxi (Atzetik sartuaz) ¿Zer nai du?

Andre Kaxilda Txoro-flauta alena, ¿zer egin didazu?

Bernaiño Baña etxekoandre...

Andre Kaxilda Eraman zazu au, emendik sukaldera.

Iñaxi Neri esan didate...

Andre Kaxilda ¡Zer esan biar zizuten!...

Pilartxo Ama, ¿ez alda bada au?

Bernaiño Bernaiño naiz, Bernaiño.

Andre Kaxilda Tira, tira, sukaldera, aguro, aidian eraman zazute nere begiyen aurretik.

Bernaiño Bernaiño naizela, Bernaiño (Bultzaka botatzen dute kanpora)

Andre Kaxilda (Atetik) ¡Premiñ datorrela onera. Ia orain bere ordez ikazkiña ekartzen dezun.

Pilartxo ¡Au lotsa!

Andre Kaxilda Baña zu, ¿nora begira egon zera ez ezagutzeko?

Pilartxo ¿Nik zer nekiyen bada! ¡Au lotsa!

Andre Kaxilda Filemon’ek esan dit bein baño geyagotan, bere semia Premiñ dala; baña zubei esan edo ez berdiñ da, ta orra azkenian.

Premiñ (Premiñ atzetik. Bere ondoren Iñaxi). ¿Zer deu etxekoandre?

Andre Kaxilda ¿Zu izango zera noski Premiñ?

Premiñ Bai andre.

Andre Kaxilda Filemon’ek esan badit neri.

Premiñ Ala esango zion bai.

Iñaxi ¿Neri nola esan dirate bada?

Andre Kaxilda ¡Zuri zer esan biar zizuten! Au da au, Premiñ, auxe.

Premiñ Pulamentue ori da.

Andre Kaxilda Ara bada, emen daukagu zuretzat andregaya.

Premiñ ¡Iiip! (Kabriola bat egiñaz).

Andre Kaxilda ¿Gustatzen al zaizu?

Premiñ Errepente geo. ¡A, ze mirabe!

Pilartxo (Artu liteke au’re).

Andre Kaxilda Baña, begira Premiñ: nere alabarekin ezkontzeko, pixka bat fiñdu biar dezu. Zu, mendiyan oituba zaude, ta kalian ez da gauza bera.

Premiñ Agindu, etxekoandre, agindu.

Andre Kaxilda Bai; emendik aurrera deituko zera Fermintxo.

Pilartxo Fermintxo askoz ere politagua da.

Premiñ Konprome: Premintxo.

Irurak Fer-min-txo.

Premiñ Permintxo. Nai duene.

Andre Kaxilda Eta kendu lepoko pañuelo ori. (Iñaxi’k kentzen diyo pañuelua).

Pilartxo Eta boinaren ordez, beste txapel bat jarri.

Andre Kaxilda Ala da. Iñaxi, ekarri zazu lastozko txapela nagusiyaren gelatik.

Iñaxi Beriala (Iñaxi juaten da ezkerreko gelara).

Andre Kaxilda Andre-gayarekin pasiatzera juateko-ta, apaindu egin biazu. ¡Nola denak begiratuko dizuten!

Premiñ Geigo begiratuko die andre-gaieri; neuk beintzat ala egin izan dot.

Iñaxi (Iñaxi ezkerretik txapel lastozkoarekin) Ara emen txapela.

Andre Kaxilda Kendu boina.

Pilartxo Jarri txapela.

Premiñ (Boina kendu ta jartzen du txapela oker-oker; bestiak zuzentzen diote batera ta bestera) ¡Dotoria geo, arraye pole!

Andre Kaxilda Zuzentxiago.

Iñaxi Atzeraxiago.

Pilartxo Aurreraxiago.

Premiñ Ata Santuak’e, ez dik olako bat izango. (Txapela okertuaz. Bestiak zuzendu).

Andre Kaxilda Zuzentxiago.

Iñaxi Atzeraxiago.

Pilartxo Aurreraxiago.

Andre Kaxilda Iñaxi: ekarri zazu nagusiyaren zira, ia nola ematen diyon.

Pilartxo Ederki asmatu du.

Iñaxi Ekarriko det. (Juaten da ezkerretik).

Andre Kaxilda Bai, orla etzaude ondo.

Premiñ ¿Orlako neskatillen aldamenen ondo ez? ¡Bai arraye pole!

Iñaxi (Ezkerretik zirarekin sartuaz) Ara emen.

Andre Kaxilda Ekatzu.

Pilartxo Besua.

Iñaxi Eldu.

Andre Kaxilda Tira. (Jazten dute iruren artian. Oso parragarri gelditzen da).

Iñaxi ¿Zer diruri?











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org