 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
IX
Filemon (Atzeko atetik sartuaz eta Premiñ ikusteakuan). ¡Txori malue! Txorik izutzeko zomorroe diruik.
Andre Kaxilda Arrazoi du.
Filemon ¡Au motille! Baserrin bezela kaleen e. ¡Aparta!
Pilartxo Oso itxusi dago.
Filemon Etxekoandre, sukaldea nua, egongo da zerbait kaxuelakara ta...
Andre Kaxilda Berialaxe bazkaitara guaz.
Filemon ¿Eta bitarteko plakik?... ¡Au motille! ¡Aparta! ¡Aparta! (Juaten da atzetik).
Andre Kaxilda Au ez dago orla ondo.
Pilartxo Oso itxuski arkitzen det.
Iñaxi Oso parragarri.
Andre Kaxilda Alaxen da. Zuazte berakin nagusiyaren gelara, ia beste zerbait billatzen dezuten.
Pilartxo Guazen bai.
Iñaxi Arkituko degu zer edo zer.
Premiñ ¿Jun in biar aldeu? (Ezkerretik juaten dira Pilartxo ta Iñaxi. Premiñ gelditu azitzen du Kaxilda’k).
Andre Kaxilda Itxogon zazu, pixka bat, Premiñ. Juango zera.
Premiñ ¿Zer nai du, etxekoandre?
Andre Kaxilda Gauza bat galdetu biar dizut. ¿Aitarekin zer modu izaten zera?
Premiñ ¿Attakin? ¡Gaizki!
Andre Kaxilda ¿Gaizki? ¿Zergatik?
Premiñ ¿Zeatik? Mozkorre dalako.
Andre Kaxilda ¿Mozkorra zure aita?
Premiñ Ene atta, bai: mozkorre ta jokalarie. Etxea ondau, baztar guziek ondau, familie ondau.
Andre Kaxilda Ezin liteke orrenbesteraño.
Pilartxo (Barrendik). ¡Fermintxo!
Premiñ Bai andre, bai: mozkorre ta jokalarie (Juaten da ezkerretik).
Andre Kaxilda Aitaren ta semiaren... Aitutzeko guztiyak ez ditugu aitu oraindik. Leku onian sartzera nijuan nere alaba. Bañan, diruz leporaño zeudelakuan banegon ni; ta Fernando zoru orrek ere ez dit ezer esan. Iya egin genduben ederra... Ta, Filemon, akulumendi zar ori’re, egon ixil-ixilik, ia ziriya sartzen ote zigun. Aitu biar dizkit orreatik beriak eta bi.
Filemon (Atzetik, opill batian jakiyarekin). Ori dek ori kozinarie. Etxekoandre: kozinari orren tripakik nañuzke nik.
Andre Kaxilda (Tripak ¿e? Ederrak daukazkit bada nik oraintxe). Adi zazu; itzegin biar degu. Ama naizen aldetik begiratu biar det zer ezkontza egiten duben alabak. Ez nago ni alaba edozein modu emateko.
Filemon ¿Ze ba? ¿Zerbait berri aldozue?
Andre Kaxilda Bai, berri-berriya. Oraintxen esan didate, mozkorra ta jokalariya zerala, etxe guziya ondatu dezula.
Filemon ¡Milla deabru! ¿Nork esan dizu ori?
Andre Kaxilda Zure semiak.
Filemon ¿Nere semeek? ¡Itoko et!. (Juaten da atzetik).
Andre Kaxilda ¿E? ¿Nora dijua berriz gizon kaiku ori? Beste aragi-trontzoren bat sukaldian arrapatzera. Alperrik da, alperrik da. Gizon orrek itxura onik ez du. Ikusi detanerako iruditu zait. ¡Mozkorra ta jokalariya! Aitaren ta semiaren... ¿Zer uste du orrek? ¿Ortarako daukatala alaba? Ez, ez; azkar egin biar ditu emengo aldiyak. Azkar gero.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |