1. 3. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  1. 3. Irudia

Neskazar

IRUGARREN IRUDIA



Lenguak eta Kitolix





(Atzeko atian azalduaz)

Kitolix.- Ara or bi karnaba, kabitxoan mokoka.

Xatur.- Eta zapelaitza atietan.

Feli.- Oi! Kitolix!

Kitolix.- (Aurreratuaz) Zer zabiltza, Felipatxo?

Feli.- Zure andregaia ikusten.

Xatur.- Senargaia nola etortzen ez baidan.

Kitolix.- Emen ez al nago, bada?

Feli.- Ori esan.

Kitolix.- Al detan guziyan emen naiz gero ta...

Feli.- Txinisten dizut, bai.

Kitolix.- Lenguan ere, onera itzul egin nuelako, lau libra txokolate alperrik galdu zitzaizkidan.

Xatur.- Eta atzo arratsaldean?

Kitolix.- Atzo arratsaldean badakizu zergatik zan.

Xatur.- Beti aitzakiyak badituzu.

Kitolix.- Ez, andria. Atzo arratsaldian Santa Ixabeletako meza berriya ikasten izan nitzan.

Feli.- Meza berriya al degu?

Kitolix.- Ikaragarriya. Errementerieneko Xanti mutur xikiñek Bitori’tik biali digu.

Xatur.- Orduan gauza garbiren bat izango da.

Kitolix.- Beñere berdiñik entzun ez dan bezelakoa. Orren Kyrie, orren Gloriya... gloriya bat da.

Badu zati bat (zalapartaka abestuaz): Qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

Xatur.- Zu beti Kitolix.

Kitolix.- Qui tollis peccata mundi, xuxupe, xuxupe.

Feli.- Zer? Len Kitolix eta orain Xuxupe?

Xatur.- Xuxupe ez; xoxo pe.

Kitolix.- Izan ere, nik abestutzeko lei bizia det. Egun guziyan abestutzen ariko nitzake.

Xatur.- Kaiola batian sartu biarko zaitugu.

Feli.- Letxu preskuarekin.

Kitolix.- Organistakin ikasi ondoren, gero lanian ari naizenian, nere gisa ekiten diot, eta orrela ain egoki abestutzen det.

Feli.- Ezagun da, bai.

Kitolix.- Azkeneko San Juanetan ere, eskonfak egiten ari nitzan bitartian ikasi nuen, eta gero guztiyak ziyoten oso goxo abestu nuela.

Feli.- Bai noski.

Kitolix.- Axukriak egiten zidana.

Xatur.- Nola ez?

Kitolix.- Gogoratzen al zerate arako... (zalapartaka abestuaz) Propter amorrazionem tuam?

Feli.- Zure andregaiari amorrazitzen ez badiozu...

Xatur.- Bai; neri uts aundiak egiten dizkit, pekatu aundiak.

Kitolix.- Ori ez; ni izango naiz Kitolix, baña peccata mundi ez.

Xatur.- Zure andregaiaz ez zera biar bezela gogoratzen.

Kitolix.- Buruan besterik ez darabilkit. Beti nere andregaiaz irrikitzen.

Xatur.- Zu?

Kitolix.- Urtzen.

Xatur.- Urtu?

Kitolix.- Urtu. bai, argizaia bezela. A! Argizaia sutan utzita etorri naiz eta onezkero kiskalduko zitzaidan.

(Atzeko atera laisterka joaten da.)

Xatur.- Orra: orain ere bazuaz itzuli.

Kitolix.- Argizaia gal-gal egongo da ta.

Xatur.- Beti ori egiten dezu.

Kitolix.- Kixkalduko zaidala!

Feli.- Zuaz, bai; ta ia lenbailen biak zorioneko bakuntzan biltzen zeraten.

Xatur.- (Atzeko atetik zalapartaka.) Amen!...

(Norbaitek barrendik deitu balio bezela.) E! Argizaia kixkaltzen! (Atzetik laisterka joaten da.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org