1. 5. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  1. 5. Irudia

Neskazar

BOSTGARREN IRUDIA



Lenguak eta andre Mikela Karmen



(Eskuiko atetik sartuaz)

M. Karmen.- Oi! Felipatxo, emen al ziñan?

Feli.- Bai, andria. Xaturdiñari galdera bat egitera etorri naiz.

Xatur.- Ezkondu bear duen onetan...

M. Karmen.- Neskatxa zintzoa izan zera.

Feli.- Eskerrik asko.

M. Karmen.- Gaur goizian ere, goiz asko elizan ikusi zaitut.

Feli.- Zazpietako mezan izan naiz.

Xatur.- Au beti goiztar.

Feli.- Ez, ba...

M. Karmen.- Eta adi zazu: meza eman duen apaiza berria iduritu zait.

Feli.- Bai, andria. Kanpotarra da.

M. Karmen.- Bai neri iduritu.

Feli.- Sorozabalen dago. Aidietakoa izan biar dute. On Jose deitzen diote.

Xatur.- Ez dezu berri gutxi jakin.

Feli.- Esan didatena.

M. Karmen.- Bai, bai. Bertakua ez dala ezagutu det.

Feli.- Ez, andria. Ta... Andre Mikela Karmen, besterik agintzen ez badu, banua.

M. Karmen.- Orrenbesterekin bai al zuaz?

Feli.- Bai, andria, Xaturdiñak jakin nai nuen guziya esan dit eta...

Xatur.- Eztai kontuak zituen.

M. Karmen.- Izan ere, orain buruauste aundiak ibilliko dituzu.

Xatur.- Ai! Buruauste aundiena senargaia ziur eukitzea da.

M. Karmen.- Zuretzat, beintzat, bai.

Xatur.- Baita beste edozeiñentzat ere Senargaiena egin ezkero, gañerakoak errex antolatzen dira.

Feli.- Gañerakuak ere beren lanak ematen dituzte.

M. Karmen.- Bai, noski; onek uste duben baño geiago.

Xatur.- Neri senargaiak itzul egiten ez badit, beste egitekoak errex menperatuko ditut.

M. Karmen.- Birigarroren bat al da igasi juateko?

Xatur.- Beste buruausterik ez darabilkit: nere senargaiak alde egingo ote didan.

M. Karmen.- Txorakeriyak! Feli.- Bai, noski. Ez dio alde egingo... Alde egingo duena, oraintxe ni izango naiz.

Xatur.- Lagunduko dizut.

Feli.- Agur, bada, andre Mikela Karmen.

M. Karmen.- Agur, Felipatxo, ta biziera berriyan zorionekoa izan zaitiala.

Feli.- Eskerrik asko.

Xatur.- Onena ikusiya dago.

Feli.- Zuria ere bai.

Xatur.- Neria oraindik aidian dabil.

M. Karmen.- Zure buru txorua, beintzat, bai.

(Felipatxo ta Xaturdiña atzeko atetik juaten dira.)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org