 |
|
 |
 |
|
Neskazar
Lenguak eta Xaturdiña
(Xaturdiña atzeko atetik sartzen da.)
Xaturdiña.- Osaba, bai al dijua?
Patxiku I.- On Baldumero’k zazpietan meza eman duela nabaitu diñat eta...
Xatur.- Ez, osaba: zazpietan meza eman duena, On Jose, apaiz kanpotar bat, da.
M. Karmen.- Alperrik ari zera, alaba.
Xatur.- Felipatxo’k ez al digu, ba, orrela esan?
M. Karmen.- Bai; baña zure osabari ez diozu buruan sartuko, ordia.
Patxiku I.- Iturburu’ko Txomin txotxolo orren seta gaxtua zapaldu biar diñat gaur.
M. Karmen.- Ez dago toki txarrian.
Patxiku I.- Gizona orren setatsua izatia!
M. Karmen.- Ez du zure antz aundirik.
Patxiku I.- On Baldunbero’k zazpietan meza eman du...
Xatur.- Ez, osaba.
M. Karmen.- Utzi zaiozu.
Xatur.- Bañan...
Patxiku I.- Zazpietan, bai. Ez al diñat, ba, nik meza ezkilla entzun!
M. Karmen.- Ez ezer esan, alperrik da ta.
Patxiku I.- Ta orain On Baldunbero’kin egon biar diñat eta banian, banian. Or gelditzen zerate biyak.
(Atzeko ate aldera egiñaz.)
Xatur.- Bijua ondo, osaba.
(Bat-batetan atzeko atian geldituaz.)
Patxiku I.- A! Eta ire senargai Kitolix dalako orri esan akiyon, urrengo batian juan dan igandian bezperetan atera zituen bezelako marruak ez ateratzeko.
Xatur.- Ez, osaba; juan dan igandian Santa Engrazi’n giñan biyak.
M. Karmen.- Nik ere esan diyot, baña alperrik, ordia.
Patxiku I.- Juan dan igandian, bai.
Xatur.- Juan dan igandian Kitolix ez zan bezperetan.
M. Karmen.- Alperrik ari zera; ez dezu ezer aterako.
Patxiku I.- Orrek egin zituben arrantzakin, geroztik gorreriya zerabilkiñat belarriyetan.
(Patxiku Iñixio atzeko aldetik juaten da.)
Xatur.- Baña etzala Kitolix!
M. Karmen.- Orri esan edo atariko aiziari esan berdin dezu. Ez diozu orri burutik aterako.
Xatur.- Ori da setatsua izatea.
M. Karmen.- Ori da zure osaba izatia. Orrelakua izan da, ta orrelakua izan biarko du. Nuan, nuan nere egitekora.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |