 |
|
 |
 |
|
Neskazar
Lenguak eta Xaturdiña
(Xaturdiña, negar egindako itxuran eta oso asarre, eskuitik sartzen da.)
Xaturdiña.- Esaten nizun, Felipatxo, Kitolix’ekin bildur nitzala; bada, azkenerako, ez dakizu zer egin didan.
M. Karmen.- Oraintxe esan diyot guziya.
Feli.- Bai, baña okerren bat badezute.
Xatur.- Okerra? Kitolix bera oker askua. Atzaparretan arrapatuko banu, ez dakit zer egingo niyoken.
Feli.- Ez dakizu, ordia, bikariyo izateko apaiz izan biar duela?
Xatur.- Begira, begira: agiriyak ez du orrelakorik esaten, Agiriyak garbi asko diyona da Jose Gurrutxaga, Kitolix, Ibañarrietako bikariyo egin dutela.
Feli.- Ori ezin liteke.
Xatur.- Alperrik ari zera. Zerbait bazebilkiela aspalditik igarria negon. Etorri ordurako, itzul egiteko aitzaki billa. Beti, eliz-abesti eta mezak gora ta bera; emengo Kitolix, ango xuxupe, besterik ez zerabilkien. Atzo’re entzun zenion Santa Ixabeletarako meza berriya ikasten ari zala... Ez, Felipatxo, ez: ori meza ematen ikasten zebillen.
M. Karmen.- Zerbait esan liteke.
Feli.- Ez bezate uste.
Xatur.- Eta esan biar ez; gordian euki biar, ixillikan.
Gu, ezer jakin gabe, ezkontzeko asmuetan; eta maltzur ori, bitartian, bikariyotarako gertutzen. Pello’ri eskerrak. Bizi guziyan ez diyot ordainduko egin didan ona.
M. Karmen.- Bai, gizarajoa; ez daki berak zenbaterañoko laguntza eman dizun aldi ontan.
Xatur.- Ai! Gizon guztiak ez dira berdiñak. Etxezarreko Tomax’i Amerikara juan biarra etorri zitzaionian, lenbizi-lenbizi neregana neri esatera etorri zan. Amaika negar egin genuen biyok. Esaten nuen nik Kitolix ez zala Tomax bezelakua.
Feli.- Oiek guziyak alperrikako itzak dira, bai; ni, len esan bezela, Kitolix’ekin egotera nua.
Xatur.- Kitolix’engana? Ez zera juango. Ez det nai.
M. Karmen.- Gauza nola dan ziur jakin dezagun.
Xatur.- Ez, ez, ez zera juango. Bere kuxkuxian gabiltzala esan dezan? Bere ondotik gabiltzala uste dezan? Ez orixe! Ez daukagu arlote orren kutizirik.
M. Karmen.- Ez noski. Baña Felipatxo ez dijua gure izenian.
Feli.- Ni neronez nua. Zerbait jakin detala. ta gañerakoa ikasten ote detan.
Xatur.- Ez ta orrela ere; etzera juango; zarpail orrekin ez degu geiago naspillik nai.
M. Karmen.- Baña, emakumia,...
Xatur.- Gu juan? Ez orixe! Berak etorri biar du oraindik, buruba makur-makur eginda; bañan alperrik.
M. Karmen.- Bai; zera etorriko da.
Xatur.- Bikariyo egingo bada, nik daukadan agiriya biar du, baña ez diot emango. Orren bika- riyotza nere eskuetan dago orain. Aurrian jarriko zait. baña alperrik; ez du izango.
Feli.- Gauza bat gogoratzen zait orain.
M. Karmen.- Ia, ba...
Feli.- Ez naiz Kitolix’engana juango.
Xatur.- Zer juan biar dezu! Ez genuke besterik biar.
Feli.- Bikariyo jaunarengana juango naiz.
Xatur.- Zertara, ordia?
M. Karmen.- Felipatxo’k diona ondo derizkiot.
Feli.- Iñork baño obeto bikariyo jaunak esango digu.
Xatur.- Bañan agiriyak beraz ez digu, ba, esaten, guk jakin nai baño’re geiago?
M. Karmen.- Ez, ez; Felipatxo’ren asmoa oso ondo arkitzen det; eta orixe egin biar dezu.
Feli.- Nik uste det argiya ortik azalduko dala.
Xatur.- Zer azaldu biar du?...
M. Karmen.- Naikoa itzegin degu; ta, Felipatxo, bikariyo jaunarengana juan biar dezu.
Xatur.- Alperrik juango zera.
M. Karmen.- Ez da alperrik. (Felipatxo’ri ate aldera bultzatuaz.) Zuaz, zuaz, Felipatxo.
Feli.- Beriala emen naiz. (Felipatxo atzeko atetik juaten da.)
M. Karmen.- Eta zu zuaz zure gelara, ta barren ori lasaitu zazu.
Xatur.- Lasaitu? Lertu nai nuke!
M. Karmen.- Osasun guziya galdu biar dezu. Ez dizkiozu zure buruari orrelako tupatekuak eman biar.
Xatur.- Ez dakit zer egingo niyoken lotsik gabeko eskallu orri.
M. Karmen.- Utzi itzazu gauza oiek alde batera, ta zuaz, zuaz zure gelara.
Xatur.- Atzaparretan baneuka, bikariyo izateko goguak aterako nizkioke.
M. Karmen.- Baña, emakumia, etzaitiala orrelakua izan. Tira, tira, zuaz.
Xatur.- Ai! Ordu txarrian orrekin asi nitzan.
(Xaiurdiña eskuiko atzetik juaten da.)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |