2. 3. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  2. 3. Irudia

Neskazar

IRUGARREN IRUDIA



Andre Mikela Karmen; bereala Patxiku Iñixio



M. Karmen.- Gure neskak zoratu biar du, zoratu. Izan ere, beste edozer gauza izan bazan, nola edo ala antolatuko genuen. Bañan bikariyo batekin nola ezkonduko degu, bada?

P. Iñixio.- (3).- (Ezkerreko atetik sartuaz.) Au gaba! Au gaba! Ez du atzoko arratsaldearen antz aundirik izan.

M. Karmen.- Ez; guztiyentzat ere illun askua izan da.

P. Iñixio.- Gaba illuna izatiaz ez naiz ni asko arritzen; baña emen izan diran ixkanbillak...

M. Karmen.- Guri gertatu zaigunarekin zerbaitetarako bazan.

P. Iñixio.- Txoriya baño alaiago etxera etorri ta zeñek esan proste orrekin arkitu biar nubela?

M. Karmen.- Guk ere ez genuen askorik uste.

P. Iñixio.- Sagastiberri’n giñan. Ango sagardua egunetik egunera obia jartzen ari dala iduritzen zait. Alako sainetia arkitzen diot. An zan zera ere: Iturburuko Txomin txotxolo ori ere. Oitu bezela, an ari zan esaten orrelako sagardorik ez dala emen ezagutu. Nik gaztetan Toloretxipikoa edan ez banun bezela.

M. Karmen.- On Baldonbero’k ez al zion, ba, ezer esan?

P. Iñixio.- Ez nazazula aitatu. Gizon gexak dira oiek. Gexak.

M. Karmen.- Zer ba?

P. Iñixio.- Badakizu nola zazpietan meza eman zuen...

M. Karmen.- (Ezetz esatia alperrik da, ta baietz esan biarko.)

P. Iñixio.- Ba, gosaldu ta Urrutikoetxera juan omen zan. Ango Manuela Antoni’k egon biar du gaizki. Zerbait ere esan zidaten: ankian plemoia atera zitzaiola edo...

M. Karmen.- Gajua.

P. Iñixio.- Gure On Baldunbero arratsalde arte ez nuen ikusi. Esan niyon zer nai nuen, eta leun-leun esan zidan etzala gogoratzen. Ori ez gogoratzeko, ez dakit nik zertarako diran oien ixturiyuak eta oien jakitiak.

Etzala gogoratzen. Xeru-xeru oietatik ez dezu ur garbirik aterako.

M. Karmen.- Ura ez, baña sagardua atera nai zenuen zuk.

P. Iñixio.- Utzi zagun ori alde batera. Andre Kaxilda’k bostetako bat jarri zigun... Berdiñik ez du izango erregek ere: legatz gixatua illarrakin.

M. Karmen.- Ez da jaki txarra.

P. Iñixio.- Baña nola maniatua? Ura ez legatza; eztiya zan!

M. Karmen.- Txinisten dizut.

P. Iñixio.-. Alako sagardo ta alako legatzarekin neroni ere eztiya baño goxuagoa jarri nitzan, eta orrela etxian sarrera egin nuen; bañan gero, guztiyen artian, goxua jarri ninduzuten.

M. Karmen.- Alaxen geunden geroni ere.

P. Iñixio.- A zer arrikada eman zidaten!

M. Karmen.- Zuri?

P. Iñixio.- Illar aliak.

M. Karmen.- Nondik, ordia?

P. Iñixio.- Barrenen, barrenen. Zuek ikusita, nunbait barrena irakiten jarri zitzaidan, eta an zeuden illar ale guziak, di-da!, alde guziyak purrukatu biar zituztela, burruka biziyan asi zitzaizkidan. Ez dezu alako kazkabarrik ikusi!

M. Karmen.- Ez ikusteko obia da.

P. Iñixio.- Bat bazan... Gutxienez nere ukabilla añakua izan biar zuen. Emen, bular azpi ontan, kli-kla!, kaxkateko batzuek ematen zizkidan kordia galtzeko bezelakuak.

M. Karmen.- Bañan nundik orren illar ale aundiak eman zizkizuten?

P. Iñixio.- Ez; illarra etzan alako ale aundikua; barrenen azi, aunditu ziran, sagardotan puztuta nonbait: baña, batere gezurrik esan gabe, bat arrek nere ukabilla añakoa izan biar zuen; ta, kla-kla!, kinkiñazo batzuek ematen zizkidan.

M. Karmen.- Ez zeneukan danboliñ txarra dantzatzeko.

P. Iñixio.- Ederki dantzatu azi ninduten. bai. Beste bat bazan... Arrek tatarra izan biar zuen, txikiya baña amorratua: klik!, eta eztarri zulotik itzuli egin biar. Ez dakizu zer lanak eman zizkidan. Beti ere klik-klik!, zoratzeraño.

M. Karmen.- Zoratu askuak geunden, bai, guztiyok ere.

P. Iñixio.- Gau guziya orrelaxe igaro det. Beti ere klik-klik!

M. Karmen.- Kli-klak? A! Zuk xapuak entzungo zenituen.

P. Iñixio.- Etzeuden xapo txarrak nere barrunian.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org