|
Neskazar
Lengoak, andre Mikela eta Xaturdiña. Gero Felipatxo.
P. Iñixio.- Entzun dek: ezetz, ezetz. (Ezkerreko atetik)
M. Karmen.- Ezetz? (Eskuiko atean azalduaz)
P. Iñixio.- Ezetz, bai, ezetz. (P. Iñixio ezkerreko atetik juaten da.)
Xaturdiña.- (Xaturdiña eskuiko atean azaltzen da.) Ezetz?
Kitolix.- Ezetz!
M. Karmen.- E?
Xaturdiña.- E?
Kitolix- Baietz. Ezetz-baietz. Baietz-ezetz. Zer esaten dedan ere ez dakit oraintxe.
M. Karmen.- Zer dizkiozu, gizona?
Xatur.- Zer nasketak dira abek?
Kitolix.- Ara: orain beste gauza batez ari giñan izketan: bañan, galdetu didanian bigar Xaturdiña’kin ezkonduko naizen, erantzun diot garbi ta jator...
Feli.- (Atzeko atetik sartuaz) Ezetz.
Kitolix.- Baietz.
Feli.- Ezetz.
Kitolix.- Baietz.
Feli.- Bigar ezin dala.
Kitolix.- E?
M. Karmen.- A!
Xatur.- A!
Feli.- Bikariyo jaunak esan du, lasterrena dala, etzi izan biarko duela.
Kitolix.- Ederki. Orrela dala, bigar libran bikuak, libran irukuak eta iru laurdeneko kandelak egin nezazkike.
M. Karmen.- Bai; zure kandelai begira egongo gera.
Kitolix.- Bost errialeko txokolatiak ere bai.
Xatur.- Baita arditeko mataxak ere.
Kitolix.- A! Ta, gañera, etzirako biboterak jarriko dizkidate.
Xatur.- Bai; sudur muturrian jarriko dizkizute.
M. Karmen.- Ez da ori, gizona. Atzeratze ori guztiyentzat ere obe izango litzake; bañan, nere anaiari bein gauza bat buruan jarri ezkero, beriarekin atera naiko du.
Xatur.- Ori, ba. Bigar izan biar dala kaskuan sartu zaio, ta bigar izan biarko degu.
Feli.- Ezin bada, ordia...
M. Karmen.- Ori ez da orrenbesterekin geldituko.
Xatur.- Ez orixe.
M. Karmen.- Orrek beria biarko du.
Xatur.- Ez du besterik naiko.
M. Karmen.- Ta bikariyo jaunarengana berriz juan biarko dezu.
Feli.- Nola, ordia?
Xatur.- Felipatxo, nai ta nai ez juan biarko dezu.
Feli.- Bañan len ezetz esanta, nola nai dezute?
Kitolix.- Neroni juango naiz.
Xatur.- Izan ere, bikariyo jaunarekin, adiskidetasun aundiyak dituzu zuk.
M. Karmen.- Iñork baño obeto, zeorrek egin zenezake ori.
Kitolix.- Banua, ba; ta ikusiko dute nola baietza ateratzen diyodan.
M. Karmen.- Azkar ibilli gero.
Kitolix.- Juan ta etorri. (Atzeko atetik lasterka juaten da.)
|