2. 9. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  2. 9. Irudia

Neskazar

BEDERATZIGARREN IRUDIA

Xaturdiña: bereala Pello



Xaturdiña.- Noizbait ere! Bigar senar baten jabe egingo naiz. Felipatxori aurria artuko diot.

Nere betiko ametsa beteko det. Noizbait ere! (Pello, eskuetan eskutitz bat duela ta txistua joaz, atzeko atian azaltzen da.) Zer? Berriz ere emen al zera? Atzo egin zenuena ez al dezu aski?

Pello.- Izan ere! Ximon’en ardandegiyan orain ari ziran izketan: “Kitolix bikariyo!” Ederra izango zan gero!

Xatur.- Guzia zuk jarri dezun nasketa bat izan da. Ia orain ere beste naspillen bat ote dakarkizun...

Pello.- Beste naspillik ez; beste eskutitz bat bai.

Xatur.- Apaizen batentzat ez bada orain ere...

Pello.- Ez zait iduritzen. (Eskutitz azala irakurriaz) Xaturdiña Lizaso. Izen ontako apaizik ez dala uste det.

Xatur.- Neretzat! Norena izan liteke?

Pello.- Bertan jarriko dizu.

Xatur.- Ez det somatzen... Eta orain, nik txakur txikiya eman ezkero, lots gutxirekin artu egingo zenuke?

Pello.- Eman ezkero, zergatik ez ba?

Xatur.- Ez nizuke eman biar, baña... (Sakeletik atera ta txakur txiki bat ematen dio.) Tori, tori, gero marmarizoka ari ez zaitian.

Pello.- Eskerrik asko.

Xatur.- Txurrut bat ere biarko dezu...

Pello.- Zergatik ez, ba?

Xatur.- Atzo etxe ontan egin zenuenarekin, ez nizun eman biar; baña... (Alasatik bonbilla bat atera ta baso bat ardoz bete ta Pello’ri ematen dio.) Tori, tori...

Pello.- Pekatu benialen barkaziyorako.

Xatur.- Atzokua ez nizun barkatu biar.

(Pello’k edaten du ta, txixtua juaz, atzeko atetik lasterka juaten da.)

Pello.- Agur, Xaturdiña; berriz ere etorriko naiz.

Xatur.- Baña nik berriz ez dizut txurrutik emango, ordia. (Eskutitzari begiratuaz) Norena izan liteken ezin asmatu det. (Eskutitz iriki ta izenpea irakurriaz) E! “Tomax Ezeizabarrena”. Etxezar’eko Tomax! Nundik, ordia?...

(Irakurriaz) “Amerikan oso ondo juan zait. Uste baño len, diru mordoxka ederraren jabe egin naiz, eta orain nereetara biurtu nai det...” Orra! “Santander’en nago...” E! Santander’en? “Ta bigar...,” Bigar! “Bigar erri orretara Iritxiko naiz”. E! “Zuri sudur muturretik teinkada maitati bat egiteko..."

(Sudur muturrari elduaz) Etzaio oraindik aztu! “Ta nere Xa-xa...” Xa-xa! “Nere Xa- xa zoragarriakin ezkontzeko...” Orratx: eskutitz au ordu batzuek beranduago artu izan banu, alperrik izango zan... Baña... oraindik... ezkongai arkituko nau. (Eskutitzari muñ ematen dio.)

Ezkutazazpia jexten da.

Bigarren egintzaren amaia.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org