3. 2. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  3. 2. Irudia

Neskazar

BIGARREN IRUDIA





Andre Mikela Karmen eta andre Pillomena



(Andre Pillomena atzeko atean azaltzen da. Eztaietako bezela jantzia dago, antziñako mantoi ta buru estalkiarekin.)

A. Pillomena.- Andre Mikela Karmen...

M. Karmen.- (Amaidiya emen degu.) Aurrera, aurrera. (Xexenak ditugu oraintxe.) (A. Pillomena aurreratzen da.)

A. Pillomena.- Zera, berandu ote netorren, orra, zera, bildur nitzan.

M. Karmen.- Ez, ez. Lenengo da. Ongi etorri.

A. Pillomena.- Orra ba. Emengo zerak eta zereko zerak zertu biar zutenen berririk ez nuen. Nere zer ura zertu zanetik ez nago ezertarako.

M. Karmen.- Jakiña da.

A. Pillomena.- Nere zeraren zerarako, gabeko errosariyo santua zertzen det...

M. Karmen.- Ederki egiña.

A. Pillomena.- Ta bart ere, nere zeraren zerarekin barren guziya zerturik, ari nintzan: Arroxa muxika, oa por nox; Turrix darabildika, oa por nox... Eta ontan Kitolix sartu zala nabaitu nuen; baña, nere zera ez zertziagatik, nere zerari jarraitu nion...

M. Karmen.- (Nola bialduko ote nuke nik au?)

A. Pillomena.- Turrix taloburnea, oa por nox; Muturrez aurrea, oa por nox; Beti ziarka oa por nox... Eta Kitolix’ek zerbait zertzen zidala zertzen nuen, baña ez ordia nik zertu nai; ta, nere zereko zerarekin oso zertua, zerari zertu nion.

M. Karmen.- (Ta ez da ixilduko.)

A. Pillomena.- Yana axeri, oa por nox; Estella manturdiña, oa por nox; Salus konprimorum, oa por nox... Eta Kitolix zertzen eta zertzen ari zan: eta nik ere, azkenian, zertu biar izan nuen.

M. Karmen.- Bai noski. (Nik ere au nola zertu banekin...)

A. Pillomena.- Orduan esan zidan emengo zerarekin gaur zertzen zala.

M. Karmen.- Bai; atzo asmo oiek ziran.

A. Pillomena.- Batetako zera zala.

M. Karmen.- Bai; batetakoa. (Batetan sortu ta batetan amaitu.)

A. Pillomena.- Eta nola nere besoetako zera dan, zertu zidan, alegiya, gaur zertzaz zertuko ote niyon.

M. Karmen.- (Atso au nola bialiko ote det?)

A. Pillomena.- Ez nago, ba, ni zer abetan zertzeko; nere zer ura zertu zanetik, oso zertua nago; baña gauzai zeretik eta zerera begiratu biar zaie; ta ni ere, mutil gizarajoari zertuta, oso zertu nitzan eta baiezkoa eman nion.

M. Karmen.- (Ia orain ezezkoa nork ematen dion.)

A. Pillomena.- A! Baña oso zertua nago... (Alki batian exertzen da.)

M. Karmen.- (Ta exeri egiten da. Ex det nik emendik bialiko.)

A. Pillomena.- Nere zereko zeraren zera ez da nere zeretik zertzen. Ai! Ordu guzietan nere zeraz zertzen.

M. Karmen.- Bai, bai; bañan emen barrenen ondo ez badago, sorora atera liteke, ta itxogon an, guk deitu arte. (Pixka batian egon biarko zenuke.)

A. Pillomena.- Ai, ez; bein baietza eman ezkero, gauzak biar bezela zertzia nai izaten det.

M. Karmen.- Bai: baña emen egoteko ordez soroan obeto egon al baledi, zergatik ez juan?

M. Karmen.- Ez, ez. Nere zer ontatik ez naiz ni zertuko.

M. Karmen.- (Ez da au bialiko duenik.) A. Pillomena.- Ni juan? Ez orixe.

M. Karmen.- (Ikusten det, bai.)

M. Karmen.- Goizero, nere zeraren zerarako, zazpietako mezetara zertzen naiz.

M. Karmen.- Ederki egiña.

A. Pillomena.- Baña gaur, nola onera zertu biar nuen, ondo zertuta, baña ez naiz mezetan izan.

M. Karmen.- Gaizki egiña.

A. Pillomena.- Ai, ez!

M. Karmen.- Gaur ere mezetarajuan biar zuen.

A. Pillomena.- Onera zertu niar nuen, ordea.

M. Karmen.- Ala ere. meza entzuteko astia bazuen.

A. Pillomena.- Ez, ez...

M. Karmen.- Bai, bai...

A. Pillomena.- Kitolix’ek esan zidan zortziretan zertuko zala.

M. Karmen.- Asmo ori zan, baña azkenerako ezkontza uste det... zertuko dala.

A. Pillomena.- Ordua zertze ori beti zertzen da.

M. Karmen.- Bai, ba; ta oraindik meza atxitu lezake.

A. Pillomena.- Onezkero zertuko zan, ordia.

M. Karmen.- Zer zertu biar zuen! Zazpietako meza On Baldunbero’k izango du.

A. Pillomena.- On Baldunbero’k?

M. Karmen.- On Baldunbero’k, bai. (Ni ere nere anaia bezela asi naiz.) Ta gizarajoa, ain astuna dago, meza luzatzen du kana bete.

A. Pillomena.- Zertuko nukela baneki, zertuko nitzake.

M. Karmen.- Zertuko ez du, ba? Bai orixe.

A. Pillomena.- (Altxiaz) Orduan zertu egin biarko det.

M. Karmen.- Bai, bai.

A. Pillomena.- (Atzeko ate aldera juanaz) Eta zereko zeraren zerbait (4) balitz, zertu neri.

M. Karmen.- Beriala zertuko diogu.

A. Pillomena.- Ia, ba, zerbait zertzen ote dedan.

(A.Pillomena atzeko atetik joaten da.)

M. Karmen.- Zertuko du. bai, zertuko du. A! Noizbait ere zertu degu.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org