|
Neskazar
Lengoak eta andre Pillomena
(A. Pillomena atzeko atetik sartu ta beriala exertzen da.)
A. Pillomena.- Ai, orratx! Alperrik zertu naiz; zera, zereko zera, oso zertua zan.
P. Iñixio.- (Atso au berriz emen. Onek bai lanak eman bear dizkidala.)
Kitolix.- Andre Pillomena, altxa liteke, emen zer egiñik ez degu ta.
A. Pillomena.- Zer? Zertu al zerate, ba?
Kitolix.- Ez, andria. Ez omen dute nai Xaturdiña ezkontzerik... mataxezko gizon batekin.
A. Pillomena.- Mataxezko gizona zuri? Nork zertu du ori?
M. Anton.- Or ondoan daukazun mozorro orrek.
(A. Pillomena altza, P. Iñixio’rengana juan eta arpegira esaten dio. Bereala exertzen da. Ori bera egiten du ondorengo izketa aldietan.)
A. Pillomena.- Zer? Nere besoetako umiari ori zertu? Nork eta zuk, alper ontzi orrek?
P. Iñixio.- Nik bai. (Zer da, berriz, atso sorgin au?)
A. Pillomena.- Zu ez bezelako zera ori: langillia, zintzua, pizkorra; ta zu, berriz, alproja maltzurra.
M. Anton.- Galde akiyok orri naikua dan.
A. Pillomena.- Zein zera zu orri ezer zertzeko? Zu, upelian sudurra sartuta egoten besterik ez dakizuna; txurrutgille, sagardo-zulo mozkorrondo.
P. Iñixio.- Begira gero itz oiekin!
M. Anton.- Ik egin dekanarekin, geiago esan biar likek.
Kitolix.- Ori ez da egiten!
A. Pillomena.- (Orain ez da altxatzen.) Baña nor da zertu duena, ezkonduko ez dirala?
Kitolix.- Ori ba.
M. Anton.- Zoro ori.
P. Iñixio.- Ni, bai.
A. Pillomena.- Mutilzar galtza jariyo ori? Alajaña, zertzeko zer guziyak ez ditugu zertu oraindikan. Zer daki orrek ezkontza,gayian, zurrutan besterik ez badaki?
P. Iñixio.- Nik esan det, ba; nik agindu det; eta nere agindua egingo da.
A. Pillomena.- Ez dezu gutxi uste. (Anton eta Kitolix’i) Agure galbai onek zertu duelako al zinjoazten? Ez ni beintzat. (Altza ta berriro exeriaz) Ara: alki ontan zertzen naiz, ta ez naiz zertuko zertu biar duenak zertu arte.
P. Iñixio.- Ta nork zertu biar du, ba?
A. Pillomena.- Ezkondu biar duena.
M. Anton.- Izan ere, au ez dek ire egitekoa. Xaturdiñak esan biar dik esan biar duena.
Kitolix.- Xaturdiñak esan zidan nerekin ezkonduko zala gaur.
P. Iñixio.- Xaturdiñak esaten dik nik esaten detana.
A. Pillomena.- Gezurra!
P. Iñixio.- Egiya!
A. Pillomena.- Datorrela, ba, bera. Zuri ez dizugu ezer zertzen.
M. Anton.- Xaturdiñak etorri biar dik onera, ta Xaturdiñak esan biar dik.
Kitolix.- Xaturdiña’kin egon biar degu.
P. Iñixio.- Baña... nik esatia ez al da aski?
Guztiyak.- Ez! Ez!
Kitolix.- Ez oixe!
A. Pillomena.- Zure zera ez degu guk zertzen.
P. Iñixio.- Xaturdiñak etorri biar al du onera?
Guztiyak.- Bai! Bai!
Kitolix.- Xaturdiñak, bai.
A. Pillomena.- Bai noski.
P. Iñixio.- Beriala etorriko dek, ba. (Eskuiko atetik deituaz) Xaturdiña, ator onera azkar.
A. Pillomena.- Zertu biarko du, bai.
Kitolix.- Atzo bertan esan zidan gaur ezkonduko giñala biyok.
M. Anton.- Onen saltsak dituk guziyak.
|