|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
III
Mister Trink
Eresia 3
[Bete betia zaude]
|
Bete betea zaude
|
|
|
(Mister Trink eskuinetik sartzen da pipa ezpainetan duela. Horma ondoan etzan, eta ezeren kardabarik gabe dago. Honetan ereslari batek jotzen du: «Bete betia zaude», eta haserreturik zuzentzen da.
Handik pixka batera, beste ereslari batek gauza bera jotzen du, eta Mister Trinkek hiru urrats aurrera egiten ditu, baina gero lehengo tokira bihurtzen da.
Orduan beste ereslari batek, gauza bera indartsuago jotzen du eta Mister Trink, oso haserre, zemaituaz aurreratzen da, baina orduan laugarren ereslari batek jotzen du bizkorki: «Bete betia zaude... año» eta Mister Trinkek atzeraka alde egiten du.)
|