1.3.2. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Andre Joxepa Tronpeta »  1.3.2. Irudia

Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta

Bigarren Irudia

II

Txagain eta lau Hil-azti



Eresia 7
[Hil-aztien dantza]
Irudi eresia



Ilazti martxa





(Txagain argi-ontziarekin eta lau Hil-aztiak (binaka) aztikinekin, atzetik sartzen dira, Ixkira ikusten ote duten alde guzietara begiratuaz Txagain argi-ontziarekin sartzen denean irudia pixka banaka argituaz joango da, oso argi gelditu arte.

Orduan agertuko da lurpeko gela ikusgarri bat edertasunez betea. Aurrean ezkerretara argi-ontzia jartzeko aulki bat egongo da.

Txagain erdian eta Hil-aztiak lau muturretan jarriko dira alderdi guzietara begira.

Gero Hil-aztiak erdiratuko dira, beren burukoak argi-ontziari joaz, estalki bat dirudiela, eta begira egongo dira.

Azkenik Txagainen atzean lauak errenkadan jarriko dira, eta eskuinera begiratzerakoan, Ixkira ikusiko dute, eta oihuka hasiko dira)













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org