|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
IV
Lehengoak, Mari-Joxepa, Kontxita eta Sebastiana
Txagain: (Eskuinetik makil-nagusiarekin sartuaz) Hona hemen: Donostiako hiru damatxo.
Eresia 8
[Iru Damatxo]
Irudi eresia
|
Hiru damatxo (Santesteban)
|
|
|
(Kaxiana etorriko zaion itxaropenarekin Ixkira poz-pozik dago)
(Mari-Joxepa, Kontxita eta Sebastiana, elkar besarkatuak eta eresiaren neurrian kulunkatuaz eskuinetik sartzen dira. Ixkirak, horien artean Kaxianik ez dagoela ikusten duenean, hitzik egiteko kemenik gabe gelditzen da. Neskatxak alderatzen zaizkio eta maitero agurtzen dute. Ixkirak itzuri egiten du eta bazter batean, bizkarra emanaz gelditzen da. Neskatxak aldamenera joaten zaizkio eta barre ugari eginaz atzimur egiten diote.
Hasieran Ixkira isilik eta geldirik egoten da, baina, azkenerako, ernegaturik uxatzen ditu.)
Hizketa
Ixkira: (Oso zakar) Zer behar duzue hemen?
Mari Joxepa: Oi! Zerorrek deitu ez gaituzu bada?
Ixkira: Utikan, titikume nardagarriak!
Mari Joxepa: Astoa!
Kontxita: Zakarra!
(Hirurak pixka bat itzuri eginaz)
Ixkira: Mototsetik heltzen badizuet!
Hirurak: E, lukainka! (Itzuri egiten dute, eta bat-batean, eskuinean jiratzen dira)
Eta krixkitin kraxkitin
Arrosa krabelin
|
Ixkira: Utikan!
(Eskuinetik joaten dira)
|