2.5.1. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Andre Joxepa Tronpeta »  2.5.1. Irudia

Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta

Bosgarren Laukia

Etumetako Basajauna



Eresia 11
Bitarteko eresia eta dantza



Lehenengo Irudia

I

Basajauna, Emakume gutzaileak, Laminak



(Estalkiak igotzerakoan Basajauna bere bakaulkian eserita agertuko da. Pello serenoa bera da. Ile luzea burutik zintzilik izango du, eta gorputza ere iletsua. Oinetan abarkak, eta mantarrak izterretaraino igotzen direnak eta lokarriak goraino jiraka jarriak. Gorputzean larruzko jantzia, besoak agerian utzirik, eta besoak berriz ilez josiak ia larrurik ageri ez dela. Gainean kapusai ilun bat, burukoa, buruan atze aldean jarria. Eskuetan makila sendo bat.

Aldamenetan zaintzaile, lau emakume gutzaile astamakilekin.

Gero sartuko dira Laminak, hiru eskuinetik eta hiru ezkerretik, eta dantza egingo dute Basajaunari agurpenak eginaz.

Dantza amaitzean, laminak etorri bezala joango dira.)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org