|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
Altzagak idatzitako eskuizkibuaren azala
|
Zortzigarren Laukia
Izarrean
(Estalkiak jasotzerakoan atzean agertuko da zerua izarrez betea. Tartean beste guziak baino handiagoko izar bat ikusiko da.)
Andre Joxepa Tronpeta, Maitagarria. Azkenean Ixkira eta Kaxiana.
(Maitagarriak ezker-eskuinetan lerroan egongo dira; eta eresia ari den bitartean zenbait dantza egingo dituzte. Azkenean Ixkira eta Kaxiana izarrean agertuko dira eta A. J. Tronpeta eta Maitagarriek beren musuzapiekin agur egiten diete)
Estalkiak jaisten dira
Hitz-azkena
Hizketa
Oleskaria: (Estalki tartetik ateriaz) Jaun, andreak:
Ipuina, amaitu da.
Zuen gogokoa izan bada, atsegin handi bat izango du oleskariak.
Nolanahi dela ere, gaizki esanak barkatu; eta...
«Haiek han eta gu hemen
Gure kontuak Flandesen.»
|
Ezkuta-zapia jaisten da
Eresia 16
[Andre Joxepa Tronpeta]
AMAIA
1920ko lotazilaren 10ean.
|