 |
|
 |
 |
|
Argimena
|
Lehenengo Egintza
Oinaztar sail bat biltzen da, beren zaldun banaituenetako* Lazkanotar On Martinen jauregi ondoan.
Txanton-Piperrik oroiturik lehenbizi, bereskiko* guduen hasiera, esaten diote azkenik, erauntsi* behar dutela Lizarretatar On Migelen jauregia, zergatik ganboatar zital honek bere egite odolgiroekin dauka izuturik inguruetako jende guztia.
Beste agerraldian esaten diote gudako dohakabetasunak ahaztuko direla jauregi hartako ondasun guztiaz jabetzean, eta honetatik hasten dira jan-kontu eta algara tartean kontatzen ditu Txantonek bere gaikera* handiak.
Lazkanotar On Martin agertzen da besteak alde egiterakoan, eta ikusten du atsegin handiarekin beren borondate ona, batik bat Txantonena, umezurtza, txiki zela bereganatua eta seme bat bezala maite duena, bere leialtasun eraldakorragatik.
Bihurtzen da Txanton esatera inguruko sagastian daudela prestatuak aldedariak*, eta berenganako ustean irtetera doazela, agertzen da Maritxo Lazkanotarraren alaba, oso beldurtua, bere aita geldiarazi nahian, baina honek alde egiten du eta joaten da Maritxo Txantonekin jauregira.
Honetan etortzen dira ganboatarrak, estalirik buruak eta Lizarretatarra buruzagi dutela, eta etxe-nagusia kanpoan den artean, su ematen diote jauregiari eta estekatzen dute Maritxo.
Bigarren Egintza
Jauregiaren erasoa egin ondoan, aurkitzen dira oinaztar eta ganboatarrak eta izaten dute guda gogor bat, irabazten dutena oinaztarrak, eginik Maritxoren jabe.
Lazkanotarra joaten da orduan bere ahaide Berastegitar On Pedroren jauregira, zeina den bereskiko* guduen gogo gaiztokoa, eta bere etxean hasten da bigarren egintza, Maritxoren lagunen agerraldiarekin.
Eriturik Txanton jauregiko erasoan, egon da gordea mendi tarte batean eta oraindik oso sendatu gabe, etortzen da bere nagusien bila.
Gero Lazkanotarrak adierazten dio Berastegiko jaunari, ganboatar batek esan dionez, Txanton-Piperri izan dela traidorea eta harengatik jauregia erre eta alaba estekatu ziotela.
Oso harritua gelditzen da Berastegitarra gauza hau aditzerakoan, baina oraindik gehiago harritzen da ikusterakoan Txanton, bere nagusien bila dabilela.
Honetan entzuten zaie oinaztarrei Txanton traidorea dela esaten, hau, oso eraspetua* salgaizta* hori aditzean, gezurtatzen ditu, eta joaten da ondoko gela batera Berastegitarrari gauza den bezala esateko asmoan.
Gero biltzen dira Lazkanotarra, Maritxo, bere lagunak eta oinaztar saila, eta berriro mintzatzen dira Txantonen gaizki egiteen gainean, eta esaten dituzte esan ahal gauza txar guztiak.
Berastegitarrak gezurtatzen ditu, eta ekartzen du Txanton esanez ez duela haiek dioten gauzarik egin, baina oinaztarrak errerik ikustean traidorea dela uste duten gizona, erasotzen diote hil nahian.
Hirugarren Egintza
Berastegiko jaun eta Txantonen esan guztiak ez dituzte aintzakotzat hartzen oinaztarrak, bidaltzen dute Txanton jauregitik, eta gizagaixoa gaizki ikusia eta gosetsua, agertzen da plazatxoan hirugarren egintza hasterakoan.
Bakea berehala egin behar den berriarekin, etortzen dira herriko jendeak oso alaituak, makil-dantzariak ikustera.
Gero etortzen dira Lazkano, Loiola, Lizarreta eta Balda jaunak, Berastegitarrak deituak bakea egiteko asmoan, baina berriro haserretzen dira eta asten dira elkar hil nahian.
Orduan azaltzen da Maritxo eta kontatzen die Arantzazuko Birjinaren agertzea. Berri hau jakitean, nahi dute lau jaunak Birjinen oinetara joan, baina Berastegitarrak esaten diote, horretarako ahazturik lehenbizi beren arteko gorrotoak elkar laztandu behar dutela.
Ukatzen dira honetara lehenbizian, baina aditurik Berastegitarren gomendioak, pelegrinen kantuak, eta ezkila soinuak, laztantzen dira lauak eta honela joaten dira elizara.
Elizatik bihurtzerakoan Lazkanotarrak oso haserretua esaten du, ez diola behin ere barkatuko Txantoni bere gaizki egitea.
Lizarretatarrak adierazten dio, Txanton izan dela beti leiala; eta agertzean elizako ateetan laztantzen du Lazkanotarrak eta eskatzen dio barkazioa.
Orduan Berastegitarrak, esaten die uzteko alde batera anai arteko gudak eta denak baturik izateko euskaldun onak.
Euskal Herriari kantatuaz, bukatzen da egintza hirugarren eta azkenekoa.
|
Oharrak:
banaituenetako: gailenetako, gorenetako
bereiski: alderdi
erauntsi: eraso
gaikera: gaitasun
aldedariak aldekoak
eraspetua: harritua
salgaizta: gezurrezko lekukotasuna
|
|
Chanton Piperri
|
Maricho
Chanton
Lazkano
Berástigi
Lizarreta
Balda
Loyola
|
Tiple
Tenor
Barítono
Bajo
Tenor
Tenor
Barítono
|
Sta. Garin
Sres Martinez y Ercilla
Sres Florez é Irigoyen
Sres Eznaola y Arando
Sres Gadea
Sres Zubiria
Sres Irigoyen y Florez
|
|
Coros de oñacinos, gamboinos, tiples, danzaris y coro general
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |