 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
Egun batez, Andres Donostia’tik Alza’ra ardo-kontrabandoarekin zijoan. Guardak, ordea, bidean arrapatu zuan. Orduan Andresek guarda ori bultza ta lurrera bota zuan. Orregatik kartzelan sartu zuten. Ta kartzelan zegoala, bertsoak jarri zituan. Bertso oiek galduak dira, Migel Garmendia’k eman digun onako au izan ezik:
Nongoa naizen esan biar det
iñork nai badu ikasi,
Alza’ko errian jaiua eta
kartzela onetan ni bizi
amar txiki ardorengatik;
orra zer dan adierazi;
pagatu ditut ederki asko
baldin banuen merezi!
|
|
|
|
|
 |