 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
Alza’ko mutil gazte bat, Migel Yarza, Arjel baserrikoa, txapel izugarri aundi batekin ibiltzen zan. Egun batez, Otxoki’ko tabernan, onela esan zuan Andres Arrieta’k:
Nik txapel orri jarriko nizkioke, ba, bertsoak!
Ta erantzun zioten:
Aparia, jartzen badituzu!
Jarriko ditut ba!
Ta jarri zituan. Lau bat bertso ziran. Migel Yarza’k berak bi eman dizkigu; beste biak aztu zaizkio:
Mutil gazte bat kuriosua,
buruan txapel ta guzi,
eguzkiak berotu arren
nekez juango da igesi;
nere denboran aundiyagorik
iñori ez diot ikusi,
orrek umerik egiten badu
eder bat neretzat azi.
|
Txapela orren materialak
izan biar du oso piña,
erregalotan emana omen da,
ez da beretzat egiña;
guk txiki xamar daukagun abek
orri sufritu eziña,
guraiziakin laurdenduta’re
badu lau gizonen diña.
|
|
|
|
|
 |