 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
(1928)
Airea: Balentin Berriotxoa.
1
Milla pasa ta beratzi ehun
hogoi ta zortziko lana,
desiratzen dut izan dadien
letra aunditan emana;
sega-pario orhoitgarria,
publikatzera noana,
pasa izan da Biriatu’ko
mendi-bizkarrian barna.
|
1
5: pario = apustu.
2
Buruz-bide hau pixtu duena
hemen dugu Luix deitzen,
kontra egingo zion gizonik
eia herri ontan bazen;
espantuekin aspertu dena
gizon ttiki-apal bat zen,
eztuk errexa puska aundia
gizon ttikiari kentzen.
|
3
Hiru bat urte pasatu ditu
pario huni borroka,
parrapi hautan dagon segari
obena desafioka;
hamar orenez hamar segakin
milla franko nahiz joka,
Ttonbo’tarretan gizonik baden
froga egina daduka.
|
4
Aspaldi ontan ixil-ixila
barnia nuen negarrez,
mingain beruen desafioa
neurrian jarri beharrez;
pariatu-ta nihoiz ez nuen
sega zikindu belarrez,
atsegin hortan parteliarra
izandu zait, Piarres.
|
3/3: parrapi = parroki; 3/5: oren = ordu; hamar orenez = amar orduaz; 3/7: Thonbo = etxe baten izena, edo norbaiten izengoitia izango da; 3/8: froga = proba.
4/7: paterliarra = parte artu duana.
5
Arras konten naiz afera hori
hola finitu denian,
oren batzuek nahiz pasatu
nik mementu illunian;
pario mina zerratu naute
gan den San Juan egunian,
Luixen kontra segan aitzeko
ondoko ortzegunian.
|
6
Nere berririk gehiago gabe
zerratu naute jokua,
Lapaide jaunen sorho ederra
gure segako lekua;
Luix omen da nihoiz beruak
ikaratu gabekua,
arma onakin belar pikatzen
maxinaren parekua.
|
7
Seinalatuko egun berian
sorhorat ginen abia,
hamar segakin ikusgarri zen
Luixen ferralleria;
horiek biltzeko pasa bide du
Biriatu’ren erdia,
oinbertze arma gizon bakarrak
ezin dezazke balia.
|
5/1: afera: asuntu; 5/2: finitu: bukatu.
6/5: nihoiz: iñoiz; 6/7: pikatzen: ebakitzen; maxina: makina.
7/4: ferralleria: cacharrería.
8
Zein alde hauta xortian bota
eta nion irabazi,
nere postara juan ta xutik
plantatu nintzen lenbizi;
sega zorroztu, xapela bota
ta zintzo lanian asi,
kanpotarrikan etzedin jarri
gure herrian nagusi.
|
9
Kontrarioak bere aldetik
egin du entsaio franko:
gain-behera ta azpitik goiti,
trebeska eta birako;
bere denboran plana oberik
ez du sekulan tirako,
manejarentzat toki pollit bat
heldu den San Martineko.
|
10
Batzuek pika, bertziak hautsi,
bertze batzuek tapatu,
segari onak ez luke behar
sorhua hola tratatu;
gero beruak jo zuenian
sasi-xokuan plantatu...
jende biziak ez manifesta
sekulan sobra espantu!
|
8/1: hauta: aukeratu; 8/3: podara: tokira.
9/4: birako: jirabuelta; 9/7: maneja: tío-vivo, caballitos.
10/8: espantu: arronka.
11
Berrogoi ta bi urte baditut,
ez naiz sobera bolanta,
bainan halere segitzen nuen,
etzen oraindik beranta;
sasi-xokotik deitu ninduen
egiteko parlamanta,
finitu gabe uzten zuela
irabazitzat emanta.
|
12
Ezin ikusi naukela diok
gehiago hire begiz,
ez nikek penik nere partetik
faltarik izandu balitz;
len baino zazpi sega gehiago
emango dizkiat, Luix,
pario hori toki berian
jokatu nai baduk berriz.
|
13
Lenago hunek irabazia
omen du zenbeit pario,
mordoxka ona baldin bazuen
ongi behartu zaizkio;
Biriatu’ko iñorantiak
eskolatzia kario,
zuzen-bidian Marianori
bere partia zor dio.
|
11/2: sobera: sobra, geiegi; bolanta: zalu, arin.
14
Horra zer gauzak pasatu diren
Biriatu’ko kaskuan,
jende leiala entseiatzen da
galdutzeko irrixkuan;
desiratzen dut egon dadiela
oraindik urte askuan
segariaren bandera hori
herritarraren eskuan.
|
15
Nere barnia trankildutzeko
erran ditut zenbeit egi,
gauza txarra da sartzen badire
sentimentuak barnegi;
nik pariotik badut askitxu,
nahi duzuenak segi,
Luixen kontra aritu dena
ni naiz Jose Suzperregi.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |