 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alzako Bertsolari Zaarrak
Korrika-apustu onen korrikalariak, onako auek izan ziran:
Bata, zarra, Joakin Ibarburu, 75 urtekoa; Ubako ermitatik laister dagoan Plazentzi baserrikoa zalako, Joakin Plaxentxi esaten zioten. Alzako ayuntamentuan konzejal izan zan urte askoan.
Bestea, gaztea, 23 urtekoa; Sanson edo Xantxon zuan izengoitia. Gizajo bat zan.
Apustua zuten Otxoki baserria ta Ametz-gaņa bitartean: zarra, goitik beera, Ametz-gaņatik Otxokira; gaztea, beetik gora, Otxokitik Ametz-gaņara.
Trabesa, duro bat zuten. Xantxoni bestek osatu zioten duro ori. Oietako bat, Joxe Garmendia izan zan. Pezeta jarri zuan onek.
Joxek Ametz-gaņan egon bear zuan, Xantxon noiz irixten zan, Otxoki baserrian zeuden erloju-zaleai pistola-tiro batez adierazteko. Baņan etzan tiro bearrik izan. Orra zergatik:
Abiatu ziran korrikalariak egiņalean, ta, alkarren parean irixtean, zarrak gazteari onela esan zion, geldi-arazita:
Nora oa, aluki?
Ta gizajo ura, itz oiekin ikaratuta-edo, igo gabe gelditu zan. Ala, zarrak irabazi zuan apustua, ta Joxek pezeta galdu. Gero, bertsoak jarri zituan onek.
Garai artan, Otxoki taberna ta sagardotegia zan, ta jai-arratsaldeetan olako broma asko egiten zan. Umore-faltik etzan izaten. (1)
1
Korrika-apustura bat
izan degu Alzan,
orain nago penetan
metituba salsan;
makiņa bat persona
ikustera juan zan,
sekulako istillua
egun artan an zan.
|
2
Asi naizen kasuan
esango det dena,
Apirillaren biyan
artu degun tema;
ixilik egotiak
ematen dit pena
onra zabaldu gabe
aitona batena.
|
3
Bostetako biltzeko
zuten itzegiņa,
esandako orduba
etzan utsegiņa;
Joakiņ izanik orren
gizon atsegiņa,
pena det bere kontra
trabesa egiņa.
|
4
Pezeta bat zan trabes
nere interesa,
publikatzen asteko
gauza ezereza;
gizonak biartu nau
estu eta presa,
au egiya da, Joakin,
sinistatu beza.
|
5
Irurogei ta amabost urtetan
dago iritxiya,
bestiak ogei ta iru,
zer diferentziya!
Gaztiak artu degu
esperientziya,
biba agure zarra,
Joakin Plazentziya!
|
6
Ametz-gaņian nitzan
testigu jarriya,
diretore ta guzi
Sansonen guardiya;
ain zan salerosua
Joakiņen abiya,
baziruriyen kabitik
zijuan erbiya.
|
7
Tirua aditzian
zuten partiera,
Sanson Ametz-gaņera,
Joakiņ andik bera;
ikusi degunian
orren allaera,
egundaņoko danok
arrituak gera.
|
8
Joakiņek zerbait esan
ziyola birian,
allegatu zanian
Sansonen parian;
beriala jarri zan
bildurrak aidian,
nik eztakit oiek
zer material dian.
|
9
Apustura orretan
onelako lanik
ez nuen esperatzen
gertatuko zanik;
pezeta galdutziak
ez dit eman penik,
baņan bai gelditziak
iyo gabetanik.
|
10
Sentimentuba badet
naizen arteraņo,
Sanson juan eztalako
bere markaraņo;
amak egiten gaitu
zenbait seme ņaņo,
mozkortzian pizkorrago
tientuan baņo!
|
11
Sansonen apustura
gure kalterako,
eskarmentatu gaitu
beste baterako;
ezta kapaz geiago
lagun arterako,
orrekiņ gizonikan
ezta aterako.
|
12
Beste diretore bat
bagendun kuadrillan,
Sanson au konsejatzen
jaun ori zebillan;
soziedade ortatik
aurtengo Apirillan
nik ezik eztu lanik
jasotzen partillan.
|
13
Biba aitona zarra,
galtza ta gerriko,
zure kontra ez gera
geiago jarriko;
panparroi jetxiya da
salto eta brinko,
Joakin Plazentzi ezta
onezkero ilko.
|
14
Oraiņ ere bota du
berriz desafiyo,
bere buruagana
guztiz dago fiyo;
au jesten dan lekutik
arek biar iyo,
probintziyatik bada
etortzeko diyo. (2)
|
(1) Migel Garmendia ta Patxi Lazkano; Joxeren illobak. Doņua, Patxi Lazkanok kantatu, magnetofonoz jaso ta Anbrosio Zatarain jaunak paperean idatzia.
(2) Alzako Otxoki baserriko Patxi Lazkanoren libreta batetik artuak.
Argia, 1931
V
24. Aldaketak: 3/5: aren; 5/1: Irurogei ta amabost; 6/1: Ametzigaņan nitzan; 6/7: bazirudin; 7/4: ta Joakin bera; 7/6: arren allegera; 9/1: apostua orretan; ta 10gn. bertsoa ez dakar.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |