Bertso Berriyak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altza'ko bertsolari zaarrak »  Bertso Berriyak

Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak



Bertso Berriyak
Milla ta Bederatzi Eun Amabigarren
Agoztuaren Amabiyan
Bizkaya’n Pasatako Desgraziyari



(1912)

1912’gn. urteko galernaz bertso auek jarri zituan Jose Garmendia’k. Txirrita ta Fermin Imaz’ek ere jarri zituzten. Auspoa’ren 24’gn. alean arkituko ditu irakurleak; baita idatz-lantxo bat ere galerna onetzaz.

Bertso auek, Joxeren eskuz-idatzietatik artuak ditugu.

1
Adiskide neriak,
dirate abisa
bertso berri batzubek
jarri al banitza;
saiatuko naizela
eman diyet itza,
kontatuko dizuet
istori bat gaitza,
itxasuan dabiltzan
pobrien bizitza.
2
Milla kunplitu eta
bederatzi egun
amabigarrengu au
zer tristia degun!
itxasuan galdu da
orrenbeste lagun,
orra aurrak aitik ez,
ta amak alargun,
famili oietara
beiratu dezagun.


3
Agustuko illaren
amabigarrenak
edo egun orretan
izan zan galernak
ez ditu lasai utzi
zenbaiten barrenak,
endemas galdu diran
famili oienak,
lutuz jantzita gaude
euskaldun geienak.
4
Bizkaiko lau erritan
dauzkaten negarrak,
Elantxoben, Lekeition,
ta Ondarruatarrak;
jakiña da Bermeon
a ze diadarrak,
elkar malkoz bustirik
amak eta aurrak,
ez zaizkate gelditu
allebiyo txarrak!


5
Notizi tristi ori
giñan adituak,
egun amasei Bermeoko
bazirala ituak;
iru Ondarruar ta amasei
Lekeitiyokuak,
Elantxobetik zortzi,
badira naikuak,
denak gure anaiak
Kantabriakuak.
6
«Gero arte» esanda
ziranian irten,
bizirik bueltatzia
esperoko zuten;
ai au deskalabrua
pasa dana aurten!
ainbeste arrantzale
ur azpira juaten,
Jainkuak jakingo du (1)
zer sufritu duten.


7
Denborale txar artan
zeuden esperantzan,
pauso bat eman nai ta
segurantzik etzan;
alde samar zegona
igariyan juan zan,
gañerakuak antxen
txalupa aien puntzan, (sic)
lenbiziko portua
abuskalo nun zan!
8
Egun ta berroi t’iru
omen dira palta,
andik eskapatua
bizi dana bat-ta; (2)
au Daniel Eskurtza,
gizon ona baita,
milagro bat egin du
Jaungoikuak naita,
Lekeitiyokua da
bost umeren aita.


9
Eskurtzak egindako
deglaraziyua,
nik aditu diyotet
gonbersaziyua:
aiziak altxa zuben
ernegaziyua,
itxasuak egin du
bere aziyua,
negargarri galdu zan
oien biziyua.
10
Aiek kuadrillan zortzi
atera zirala,
San Nikolas treñeran,
bera patroi zala;
aize-bolada batek,
uste ez zutela,
ontziya azpikoz gain
jira ziyotela,
ez da dudik trantzia
pasako zutela.


11
Zer tristia izango zan
orduko trantzia,
asko degu, kristabak,
pensatzen jartzia;
gogoratu zitzaien
bi egur lotzia,
ala moldatu zuten
beren gurutzia,
komeni baldin bazan
artxek salbatzia.
12
Aguantatu omen zuten
orduen betian,
beste itxas-bolara
etorri artian;
treñeruari jota
urrengo kolpian
zortziyetatikan bost
ondora batian,
ezkutatu omen ziran
betiko ur-pian.


13
Beste bi galduta ere
etzeukan eskerrik,
ez bazuen bezela
anparo biarrik;
ojuka asi zala,
ordia alperrik,
bapore Mamelena’k
bulto bat igarrîk,
artxek atera zuben
Eskurtza bakarrik.
14
Emendik juan zirala
kalak egitera,
ikusi ta esan zuten
«Gizona ote’ra?»;
Donostiar leialak
digute atera,
baita ekarri ere
kaieko partera,
Amuene deritzan
ostatu batera.


15
Partia zabaldu zan
Orkolaga’gandik:
«Itxas-giro gaxtua
bada gaur oraindik»
arrantzale pobriak
libratzeko andik;
ala desio zuben
al bazan iñondik,
baña sartu zitzaien
uste gabetandik.
16
Arrantzalien ditxa
da errukarriya,
nunbait saiatu biar
orra alderdiya;
maiz asarretzen zaie
itxaso aundiya,
oiek berriz ortikan
jan biar ogiya,
amaika miserable
galtzen dan tokiya.


17
Baserritarra naiz ta
badet nik kupira,
esan gabe utziyak
kontu asko dira;
amazazpi bertsotan
nere despedira,
barkatu zaidazute
ondu ezpadira,
Alzako gazte batek
ateriak dira.


(1) Eskus-idatziak Jainkuak jakingo dio. (2) bat-ta = bat da.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org