 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
Onako bertso auek ere, Joxe Garmendia’k jarriak dira. Otxoki’ko Inazio Lazkano’k emanak ditugu. Bertso-sail luzea omen zan, bañan pare ontaz bakarrik oroitu da orain.
Emakumeen artean gona berri bat jarri omen zan modan: gerrian, extu-extua; ipurdi aldean, buelo aundikoa; ta bean, extua berriz ere.
Ona emen bertsoak:
1
Bostetako mezara
dijuaz jaietan,
aste-egunian berriz
oyian seietan;
bestek eju eginda
jeki erdiyetan,
sukaldera sartzian
fuego erriyetan!
|
2
Zeñek ederraguak
gona ta kamixa,
batek color de rosa
ta bestiak grixa;
gogoratzian parrez
nago nere gisa
nola makurtzen diran
egiteko pixa.
|
|
|
|
|
 |