1.04 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  1.04 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

4garren saioa

Pilar bakarrik





Pilar.- Gutxiena uste genuen aldetik sartu zaigu etsaia. Mundu ustel honetan lore garbi batzuk, lohitu gabe, gorde nahian gabiltza, eta ez digute uzten; guztiak etsai ditugu, eta askotan gehiena gure alde izan behar genituzkeenak. Hau itsumen negargarria!...

Ez gaituzte aditzen; ez digute sinisten gaitza begien aurrean ikusi arte; orduan onik gabeko negarrak. Hau gurasoen ez jakite hobenduna!... Jainkoak seme-alabak ematen dizkie eta ez dakite zertarako eman dizkien. Horien zoriona nahi omen dute, eta gehienean zoritxarraren bidetik daramatzate.

Nola ekarri umeei beren zoriona, Jainkoaren bideak galarazita? Jainkoak ekarri gaitu mundura, Jainkoak jarri dizkigu hemen bakoitzari geure bideak; eta inork ez dezake, seta gaiztoz, bide hori okertu.

Etorkizunaren berri guraso batek zer daki? Ama itsu horrek alaba hemendik aterata, berak nahi duen bidean jarriko du. Baina ba al daki bide hori non bukatzen den? Hasiera bezala bukaera baleki! Oraindik negar egin behar du gaixoak: onura gabeko negarra, negar samina!

“Nire alaba nirea da, esaten digute, eta ez al dezaket berarekin nahi dudan gauza egin?” Hori infernuko dotrina da. Bakar-bakarrik Jainkoa da gure jabe oso-osoa; hark bakarrik dauka gurekin nahi duena egiteko eskubidea...

Baina… andre horri gauza hau bere kasa jaio zaiola ezin sinistu dut. Moja zale egin zaiola bere alaba eta, horrela aldatu?…

Zirikalariren bat ez al da hor erdian sartua izango? (Txilina joko dute.) Deitu dute. Hemen ditut. Aitaren egin dezadan. (Egingo du; atea irekita.) Aurrera.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org