2.02 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  2.02 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

2garren saioa.

Ama-alabak.



(Karmen apain, oso mundutar agertuko da; baino ondo estalia»)



Simona.- Ordua dun, neska...

Karmen.- (Oso harro) Zer ordu eta zer «musika», gosaltzeko ere ordua bada, eta bekar bakean.

Simona.- Horra; edozeinek esango liken ongi irabazia daukanala, lotsagabe horrek; goizeko bederatzietan ohetik atera orduko, ahoko zulora gosari eske baldin bahago; hire neskamea izango naun ni.

Karmen.- Neskame izan nahi ez badu, ama izan bedi; hori asko zait, amak beren umeak mantentzera behartuak daude; bestela ez izan guraso.

Simona.- Gurasoen eginbeharrei bezala ez dien hik heure beharkunei begiratzen. Ez al dakin ama zaharrari alabak begiratu behar diola?.

Karmen.- (Isekaz) Ongi da, ama. Zahartu bitartean niri begira biezat, eta nik gero begiratuko diot.

Simona.- Ai nire alaba! Arren, ez nazala Jainkoak zahartuta hire eskuetan utz. Ez niken kalbario txarra izango.

Karmen.- Ama, ez dut goizetik sermoi beharrik, gosaria behar dut; bederatzi t’erdiak dira eta oraindik baraurik.

Simona.- Bihar ohera eramango dinat alfer zikin horri, hago... (Ama gosari bila joango da. Bitartean Karmenek ispiluan imintzio batzuek egin behar ditu, ileak txukundu, aurpegia, begiak, soineko eta tresnak. Gero mahaian jarri, okerka eserita, gainean egon behar duten edozein «Errebista» hartu, eta nahastu, bat, bi, hiru, nahi duen adina; aspertuko da laster eta sartuko da bere gelan. Gero laster ama gosariarekin agertuko da.)

Simona.- Non haiz? Berriz ohera joan al aiz? Hona hemen gosaria. Lehen presa huen, eta orain utz ezan hemen hoztu arte, eta eman gero niri errietan.

Karmen.- (Gelako atetik.) Bekar hona, kafe hondar hori non-nahi hartuta ere berdin izango da-eta.

Simona.- Hik ekarriko digun Puerto Ricotik hobea. (Emango dio esanaz). Ai, esker gaiztoko alaba! (Karmen bere kafe eta guzti gelan sartuko da.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org