|
Antonio Amundarain. Lore bat loitan
7 garren saioa
Karmen bakarrik
Karmen.- (Axolarik gabe) Phs! Eta niri zer? Berak oker egin badu, zuzendu beza nahi badu.
(Hemen zerbait abestu dezake)...
Baina bihotza nork aldatu dio nire amari? Pilar nire atzetik dabilela eta “peapa” guztia sinistu dio. Lehen Pilar gure kaltegarri zen, Axentxi, berriz, gure onez zebilen andre ona eta leiala. Gaur Axentxi ez du begi onez ikusten; Pilarrek, berriz, benetan maite omen nau. Hemendik aurrera Pilarren esana egin beharko da noski. Datorren igandetik berriro Dotrinara. Ja, ja, jai! Beranduko ametsa! Axentxik dotrina berria erakutsi baitit. Orain hau utzi eta atzera lehengoa? Hartarakoxe dago nire amaren alaba. Ezta guardia zibilak ekartzen badizkit ere. Ongi begiratuko lidakete nire lehengo lagunek. Zer egin ote zuen nire Inesek? Gaixoa komenturen batean “preso” han egongo da.
|