|
Antonio Amundarain. Lore bat loitan
8garren saioa
Karmen eta Axentxi
Axentxi.- (Isilik, oin-puntetan) Karmen! (Behe-behetik)
Karmen.- Oi! Nire Axentxi! Ordu onean zatoz.
Axentxi.- Isilik, inork ikusi gabe sartu naiz-eta.
Karmen.- Nire ama oso aldatu da.
Axentxi.- Badakit, badakit... Zure amak ez nau gaurtik begi onez ikusiko.
Karmen.- Pilar hemen izan da eta...
Axentxi.- Pilar hemen izan da eta Pilarrek galdu behar gaitu. (Axentxi hemen beti zalantzan, beldurrez, atera begira.)
Karmen.- Eta nire amak sinistuko ote dio?
Axentxi.- Bai; guztia badakit nik, Karmen. Pilar berriz etortzekoa da, eta zure amak entzungo dio. Ana Mari ere etorriko da eta... nire kalte hitz egingo dute; baina zuk ez sinistu. Mila gezur esango dituzte, nire izena hondatuko dute; baina, Karmen, ez sinistu.
Karmen.- Egon lasai, Axentxi; jakinean egonez gero...
Axentxi.- Ni ezkutuan ibili beharko naiz; baina ez zaitut utziko; niri jarraitu. (Hitz hotsa entzungo da, eta Axentxi alboko gelan gordeko da.)
|