2.12 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  2.12 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

12garren saioa

Karmen eta Axentxi.





Karmen.- (Ager daiteke beste soin batekin harrokeriaz betea). Inor ez. Bazen, bada, bat edo bat. (Ate guztietatik begiratuko du, egin ere bai mila imintzio eta txorakeria). Pilar ote zen berriz? Bestela Ana Mari... Phs! Berdin zait herrian diren andre guztiak errenkadan ekartzen badizkit ere... (Mahai gainean Ana Marik utzi duen periodikoa ikusiko du) Ene, gaurko periodikoa! ea, ea... (irakurriaz) “La Gran fiesta de anoche) (Jardungo du irakurtzen bezala) uuuuuuu... Ez ote dakar ezer niretzat...? uuu... “Hemen dago... “La sin par bella y simpática Carmentxo, lució...” O! Ez daki gure Axentxik!

Axentxi.- (Lotura “pakete” handi batekin agertuko da). Badaki bai Axentxik hori eta beste zerbait ere... Mundu guztia laster zuretzat.

Karmen.- (Betetasun osoan «satisfecha») Mereziko baitut.

Axentxi.- Bai eder horrek; eta oraindik ez dakizu zer gertatu behar duen honako soineko hau janzten duzunean, (Lotura askatuta).

Karmen.- (Pozik). Ene, Axentxi! Zer da hau?

Axentxi.- Azkar, azkar, nola daukazun ikusi behar dugu. Laster dugu beste jai sonatu bat eta lehengo soinekoa ez da bidezkoa; hau jantzi behar duzu.

Karmen.- Orain erantzi egin behar naiz?

Axentxi.- Ez da premiazkoa; gainetik jar ezazu eta igarriko diot. (Soineko hau oso nabarmena izango da, beso gabe, papar zabala eta oso motza, baino hegal “errubera” handikoa. Lehen daukanaren gainetik jantziko du). Ez dauka ukitu beharrik; guztizkoa da. Arin-arin ibili behar zara, nire aingeru eder hori. (Musu bat emango dio). (Hitz hotsa entzungo da eta zalapartan erantzita Axentxi joango da bere soinekoarekin).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org