3.04 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.04 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

4garren saioa

Simona eta Pilar





Simona.- (Eskuak burura eramanaz). Ai, hau burubidea! Azkenean nire alabak, amilka-amilka bere burua hondatu ondoren, oblatetara jo behar! Horra hor nire bizitzako lotsa! Ai bi bider gauzak egin behar balira!

Pilar.- Eskerrak horretan dugunean. Karmenek aingeru zaindaria oraindik berekin du, ez zen bestela gaur gure eskuetan; ondo lotua zeukan hori Axentxik.

Simona.- O zori gaiztoko andre sorgin galgarria! Ai behin ere ezagutu ez banu! Horrek galdu dit alaba! Nondik nora ibili ote dit!...

Pilar.- Hori ere eroriko da, justiziak erne darabiltza pausoak, ez da oso urruti izango. SIMONA Arren bada. Ezin egon naiz. Laster alaba hemen dugu... Ai nire alaba! Bi urte honetan zure amak zer kalbario daraman ez dakizu!.... eta azkenean gaiztoa izan delako justiziaren eskuetan lotuta ikusi behar... Baina, Pilar, hauxe ez nuke ikusi nahi... Heriotza da hori niretzat...

Pilar.- Ongiena nola den Ama Frantziskak esango digu; ez da lehenengoa, eta berak jakingo du.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org