3.13 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.13 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

13garren saioa

Lehengoak eta Sor Ines





Sor Ines.- Zein da nire laguna?

Pilar.- (Harrituta.) Ene bada! Ines!

Teresa.- Ines!

Nati.- Ines!

Karmen.- (Izututa.) Ines! (Eskuekin aurpegia estalita, bazterrera ihes egingo du.)

Sor Ines.- Ez izutu, Karmen... Zatoz nire besotara. (Hurreratuko zaio.) Ni lehengoa naiz...

Karmen.- (Negarrez deiadar egingo du.) Ai ni lehengoa banintz! (Gelaren erdian biak laztanduko dira, Sor Inesek burua zerurantz jarriko du, eta Karmenek Inesen bular gainean ezkutatuta, bukatu arte ez dira banatuko.)

Simona.- (Negarrez belauniko.) Ai nire bihotza! Lehengoa bazina, lehengoa bazina!... (deiadar egingo du.) Nik ditut kulpak!

Karmen.- (Mugitu gabe.) Nik ere bai!

Sor Ines.- Hemen, Karmen, hemen garbituko zara.

Simona.- (Belauniko besoak eta begiak zerura jasota.) Ai nire Jainkoa! Lore garbi bat eskatu zenidan eta ukatu egin nizun. Zure bihotz saminak ukatu nahi ez badit, irain erruz betea eskaini nahi dizut... Arren, altxa iezadazu... betiko zuretzat.

Ama Frantziska.- Ondo damututako bihotzak askotan lore berritzen dira.

Sor Ines.- Berrituko da, Karmen... elkartu gaitu Jaunak... Karmen, elkarrekin bizi eta elkarrekin hil...

Karmen.- (Otzan-otzan) Bai, elkarrekin bizi eta elkarrekin hil...

Guztiak.- (Batera.) Elkarrekin hil eta elkarrekin bizi, zeru goian beti.



Oihala bera













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org