Maritxo


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Maritxo

Antonio Arzak



Poemak





I



Oiartzundik Iruna
baņo arontzago,
baserri zar eder bat
ezkutuan dago;
aurrean intxaur, gaztaņ,
piko zuri asko,
paretetatik matsa
ta untza dario.
Eizian nebillen,
ta txaratik gora
txakurrak zaunk egiņik,
irten zan leiora
aiton buru zuri bat,
ximur ta polita,
ezpaņetan zuela
ketan bere pipa.
Ni ikusirik jatxi
zan ate ondora;
ta galdeturik nora
nijoan andikan,
erantzun nionian
euskara zarrian,
bertatik lagun giņan;
t’asirik izketan,
bertso bat edo beste
tartez botarikan,
aurrera pasatzeko
laster esan ziran;
etzuen nai iņora
joatia andikan.


II



Beriela deiturik
famili guztia,
etorri ziran seme
t’illoba taldia,
eta aben artian,
parerik gabia,
neskatxa bat, Maritxo,
zer txoragarria!...
Igerririk aitonak
nere iritzia,
nai ezik bota zuen
barrendik antsia;
eta joan ziranian
itxirik atia,


onela mintzatu zan
agure tristia:
Aingeruak ekarri
dute gaur onera,
len lenago guztia
poza zan etxera;
pobre, baņa kontentu,
gabean oiera,
egunaz lan egiņ ta,
beti joanak gera.
Oraiņ... ai!, ikusi du
nere familia,
ikusi du Maritxo
illoba neria,
neskatxa langillia,
txukun ta garbia,
ta gure Jaungoikoak
doaiez jantzia;
ojala baldin balitz
zakar, itsusia!
O, ez, ez!
Bai, jauna, bai;
gure izatia
da, gauza guztien gaiņ,
etxeko pakia.
Nai genuke, badaki,
Maritxo ezkontzia;
senargaia billatu
degu egokia,
diru asko duena,
da pelotaria;
eta neskatxak ezetz...
Zer erokeria!
Berak maite duena
da arrantzalia.
estropara denetan
berdiņik gabia,
mutill prestua, baņa...
arlote, pobria.
Zer deizkio? Ez al da
au erokeria?...
Barka bezait, aitona,
orlako auzia
ez da neretzat erraz
erabakitzia;
berandua da eta,
txakurrak bildurik,
abiya bear nuke
oraiņtxen emendik.
Nai duen arte, bada,
badaki bidia;
atsegiņ izango det
berriz ikustia.
Milla esker, ta oraiņ
geldi bitez ondo;
ni etxera orduko
illuna da oso.


III



Lau urte pasa dira
geroztik munduan,
doakabe, tristiak
nere inguruan;
txakurrikan ez daukat
geiago onduan,
eskopetak or zaizkit
erdoitu zokuan.
Nere lurretik ere
izan naiz kanpuan,
baņa... an ere neukan
Maritxo goguan.


Orla, bada, neguko
egun beltz batian,
irten nitzan etxetik
iya goiz-sentian;
brumak arturik zeuzkan
mendiyak azpian,
bakarrik entzuten zan
zozua sasian,
lenaz esnatzen dana
txorien artian.
Baserri zar artara
allegaturikan,
etzan iņor ageri,
t’atia jorikan,
emakume bat irten
zan sukaldetikan,
t’alderatu zanian
ezaguturikan,...
zer esan ez nekien,
ez neukan itzikan:
Maritxo zan!... Paņuelo
beltx bat lepotikan,
oriya ta flakua,
gaitzak arturikan,
iņon ere etzeukan
lengo itxurikan!...
Boina ta abarkakiņ
nitzan ni jantzia,
gaņera berriz neukan
bizarra utzia,
ta ez ezaguturik
batere ordia,
egin nion etxeko
gizonen galdia,
orduan ikusirik
beso bat me-mia,
siņalatzen zirala
txarako bidia.


IV



O, Jaungoikoa! An zer
gertatzen ote zan
pensatzen jarri nintzan
neraman bidian;
ta ala geldi, geldi,
nijuan... nijuan ,...
ikusi nuen arte
azpiko aldian
aiton gizarajua
arizti batian,
exeriya zegola
orbelen gaņian.
Bertaraturik, zorrotz
begiratzen ziran,
ta... “Ez nau ezagutzen?”
esan nionian,
asi zan beriela
altxatu nayian,
baņa nik arturikan
besuen artian,
egin nuen zegola
geldi-geldirikan.
Libratxo bat tabako
nuen morralian,
ollagor, egabera
t’eperren tokian,
beretzat eramana;
artu ondorian,
pipa bete ta gero
pixtu zuenian,
galdeturik zer nola
ziran aspaldian...


malko bat an zijuan
bere matrallian!
Andik pixka batera,
mintzo itzaliyan
ziyon aiton gaxuak:
Ameriketara zan
pelotaria joan,
ta izkribitzen zigun
esanaz kartetan
dirua irabazten
zegola beti an;
erosiko zuela
etortzen zanian
gure baserri zarra
zernai preziotan,
ta laster emen zala
sarturik ontzian.
Ontan geunden, ta oraiņ
bi urte dirala,
goizalde batian zan
altxa bendabala:
aizearen burrunda
ta turmoi soņua
izugarriyak ziran;
gure tellatua,
arbolak estaldua,
gaņera sendua,
gelditu zan geiena
azpiz goratua;
ez da izan ekaitz bat
aiņ purrakatua.
Goiza bazijuan ta
eguerdi aldera
itxu gixaraxua
bioliņ jotzera,
askotan oi bezela,
sortu zan onera;
talo puxka bat ziyon
eraman atera
illoba gaztienak,
ta sartu zanian:
Ontziya galdu dala
Jaizkibel atzian
eta errezatzeko
itxuak esan dit.
(Jira bat egin ziran
barrerak bertatik.)
Bazkaltzeko bildurik
geunden sukaldian,
ta geren alkiyetan
jarri giņanian,
errezatu genuen;
zerbait ere prestatzen
Maritxo zebillen,
ta bestela bezela
niyon begiratzen,
ikusi nuen arte,
ixill, nola zuen
mantalaren ertzakiņ
negarra txukatzen.
(Zer ote ziyon bere
biyotzak esaten?…)
Ala, gure bazkari
legia egiņik,
altxa nitzan maietik,
ta eziņ egonik,
guardasol ta txamarra
gelatik arturik,
irten nitzan etxetik
zerbait jakiņ nairik.
Ondarrabiko plazan
sartzen nitzanian,
jende guztia biltzen
zan pilla batian:
bi arrantzale zeuden
pillaren erdian,


zetozen galdurikan
itsas zabalian,
irakiten zebiltzan
bagen aparrian,
beren lagun maitiak
ontzi-pusk artian.
Maritxoren maitia
ere an omen zan,
ta... bazekien ondo
zer asmotan giņan!
Pelotaria berriz
Amerikatikan
zori gaixtoz zetorren
ontzi artan bertan:
arkitu omen ziran
biyak ol batian;
arrantzale nobliak,
atera nayian,
bertatik eutsi ziyon;
ta, iya irtenik,
mendiya bezelako
bagak atxiturik,
ez da geiago izan
aien aztarrenik!...
Arrantzaliarena
beziņ ederrikan
ez du Jainkoak egiņ
beste biotzikan!
Ez! Maritxok geroztik
goiko leiotikan
beti dauzka begiyak
itsaso aldian,
eskapulario bat
bere kolkotikan
atera ta jarririk
ezpaņen gaņian!...
Ta illobak zetozen
beko zelaiera,
aitona maitiari
maldan laguntzera;
baņa nere besotik
igo zan etxera,
ni abiyaturikan
Donosti aldera.


V



Kea dirudiela
denbora dijua...
ta bizi da oraiņdik
Maritxo gaxua!
Bizi?... Bai, ala nola
lore igartua.
Nork daki zenbat diran
orla!... Au mundua!!...


Maritxo poemaren leenengo argitalpena:
Donostian I. R. Baroja-ren semeen moldizkiran. 1893.
Bigarrena: gerra aurreko Argia astekarian, ez dakigu zein egunetan.
Beste argitalpenik ez degu guk beintzat ezagutzen.





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org