Sufritzen


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Sufritzen

Antonio Arzak





Joxe etzan ill Kuban:
andik ekarria,...
bizi da Mikelaren
illoba maitia!

I



Urte bat igaro da,
zer urte tristia!...
Non-nai gerra, ikara,
negar, naigabia!...
Tristuretan igari
bezela galdurik,
irten nitzan mendira:
egun ura joanik
otaditik basora,
sorora zelaitik,
batera ta bestera
eziñ asperturik,
(ala nola txoriyak,
kabiya kendurik,
dabiltzan inguruan
atera nai ezik),
kalera etortzeko
ez neukan gogorik.
Ez!... Nere Donostia
maite detalarik,
ez da neretzat egiñ
urrezko kaiolik.
Baña... mendiyan ere
tristura barrendik!
Ez irrintzi, ez txistu,
ez kantik iñondik
goizetik arratsera
entzun gabetanik,
kanposantu batian
ustez arkiturik,
gorago joan nai nuen
arkaitz tontorretik,
bakar, zeruetara
begiyak jasorik,
nere euskal lurrari
adiyo esanik...
Illundurikan ontan,
illargi betia
zetorren argitzera
ni negon tokia:
zerua ageri zan
izarrez jantzia,
arroka bazterretik
zijoan ontzia,
kantari zeramala
mariñel jendia;
itsas bagaren otsak,
paketsu, geldia,


urrutira banatzen
zuen logalia...
t’arbola zar adarren
azpiyan gordia,
lotan bezela zegon
Joxeren etxia.


II



Nuan; pauso soñua
alderaturikan,
txakurra asi zan zangaz
etxe barrendikan;
atia jo nuen ta
goiko leiotikan
azkar galdetu zuten
zeiñ edo nor nitzan.
Joxeren galdez nator,
idiki atia.
Eta txakurrak nere
boza aditzia
eta bertatik oso
ixill gelditzia,
bat izan zan guztia.
Zer arrigarria
urte beteren mugan
ni ezagutzia!
Mutill gazte lirañ bat
jatxirik atera,
sartu ta galde niyon:
Morroia al zera?
Bai, jauna. - Eta Joxe?
Obetoxiago.
Itz egin nai niyoke.
Bai, baña... lo dago.
Utzi zakitza, bada,
ta zuaz oiera,
ni sukaldera nua
gaba pasatzera;
ez da lenbizikua
nere etorrera,
oraiñ baño len nazu
emen izandua;
ekatzu krisellua,
gabon, mutikua.
Eta, aurreraturik,
alki xar batian
laister eseri nitzan
suaren ertzian,
krisellua utzirik
xinxillik iltzian.
Pintto txakurra jarri
zan aldamenian,
eta an, baserriko
ixilltasunian,
zerbaitek irakiten
ziran biyotzian...
Non dago, non, pakia
lurraren gañian!


III



Joxe ezagutzeko
neraman gogua
aundiya zan, ta kendu
ziran oso lua.
Oraindikan eguna
argitu baño len,


bazebillen morroia
beiak gobernatzen;
ni sukalde txokotik
begira neguen...
Ta asi ziranian
txekorrak mugitzen,
olluak atarira
karakaz irtetzen
t’uxuak ganbaratik
aidian an t’emen...
denok egun berriya
agurtzen genuen.
Eta Joxe? Ez al da
oraindik esnatu?
Bai, jauna, t’esan ere
bart zer dan gertatu.
Eta orduan bertan,
aitaren besotik,
arrastaka bezela,
eskalleretatik,
dator mutill luze bat,
argal ta tristia,
atzo izandu zana
alai ta ernia.
Joxe!... Begira jarri
ta negolarikan,...
eskallera pasarik
alderatutzian.
Berorri.. izango da
nitaz... itz egiña
ziyon semiak doi-doi
aditzeko diña.
Zutaz? Bai, ta zurekiñ
egongo nitzake,
aspertzeko bildurrik
baldiñ ezpanuke.
Ez, jauna... Nere poza,
geldi nai baluke!


IV



Asi giñan izketan:
biyotz eritikan...
kontu negargarriak
an ixuri ziran...
O, bildu al banitu
t’aditzera eman!
Baña nola ark neri
bezela nik esan!
Mutill gizarajua!. .
Kuban zebillela,
sutan sartzen omen zan
tximista bezela,
bildurrikan beñere
izan etzuela,
eta bere goguan
beti zituela
Inaxi andregaia
t’amona Mikela!
Eta bi izen oiek
esan ondorian,...
eskua pasa zuen
begiyen gañian.
¡Soldadu mutill ura
negarrez jartzeko,
malkoak berak zeuden
lotsaz irtetzeko!
T’itzik gabeko izkuntz
paregabekuan,. .
zer gauzak ote zeuzkan
orduan buruan!
Goiz batian trenian
omen zijuazen,


eta burni bidian,
puskatu zitezen,
dinamitazko mina
jarriya zeguen.
Ez omen daki berak
gero zer pasa zan:
kordegabeturikan,
kontura zanian,
zegon eritegiko
oi extu batian,
odola zeriyola
abua betian;
geroztik... ez da onik
bere barrenian.
Argatikan etzuen
kartarik bigaltzen;
lagunak iskribitzen
ikusten zituen,
“Zer nai dek esatia?”
galdetzen ziyoten,
baña... beraren penak
etziran azaltzen,
baizik maitagarriro
barrenen gelditzen.
Orla eri zegola,
non jakiten duen
nere bertsuen berri:
egunen batian,
norbaitek utzi zizkan
oiaren gañian;
t’ala non ekaitz beltza
alderatutzian,
egazti gaxua dan
gordetzen sasian,
ala sartu omen zan
maindire tartian,
irakurri ondoren,...
illtzeko zorian!
Batere zizpururik
botatzen bazuen,
iñork entzun gabia
betiko zan galtzen...
baldiñ ezpazan beintzat
lurretik goratzen,
t’Inaxiren oñetan
zeruan banatzen!...


V



Inaxi!... Beltxarana
omen zan gaxua,
neskatxa naigarria
eta aingerua,
mendiyan jaio, azi
ta bizitakua,
bildotxak alaiturik
bere ingurua!...
Kubara joan baño len,
San Juan arratsian,
bertsuak bota zizkan
borda-atarian,
lizar adar berdiak
jarririk atian,
ta gero... krabeliñak
eskuen artian!...
Eta non uzten degu
amona Mikela?...
Larogei urtekoa,
gañera itxua,
Joxeren arrebari
emanik eskua,
ta utzirikan bere
sukalde txokua.


an atera omen zan
pozikan bidera,
Joxe zetorrenian
Kubatik etxera;
eta... nabaiturikan
boza mudatua,
laztantzen zuen estu
Joxe... izandua!
Azala ta ezurra
utsik biurtua...
Ondoren gelditurik
aiñ naigabetua,
non arturikan bere
errosariyua,
errezatzen bezela
asirikan ziyon:
Non... da... nere
(Joxe?... Non?
Amona tristia!
Lau egunian ill zan
errukigarria!


VI



Aski da, aski, Joxe,
ni oraiñ banua,
etzera izango nitaz
sekulan aztua,
laister etorriko naiz
berriz ikustera...
O, jauna, ez bedi joan,
ez nau ikusiko,
zergatikan... ez naizan
luzaro... biziko!
Jesus,. .. nere barrengo
tristura ta miña!...
Ez naiz... iñola ere
Inaxiren... diña!
Ark mereziya zuen
beretzat zerua,
baña ni... izandu naiz
biyurri, gaixtua!...
Jauna!... Emen ainbeste
sufritu ondoren,...
oraiñ ill... ta... ez dakit
nora joango naizen!...
(Eta itz legor oiek
esanaz batera,
izerdiya zeriyon
tantoka lurrera!)
Uste dezu Inaxik
aztu zaituela?. .
Ez al zaitu zerutik
deitutzen bezela?...
Ta kolkotik kuttun bat
atera ta zuzen,
bere ezpañetara
eramaten zuen!...
Inaxik, joan zanian,
emana baitzuen!. , .
Zeruan dago ere
amona Mikela!
A!... Siñista nazazu
maite zaituztela
ta zugatik Jaunari
eskatzen daudela!
Lasai zaitia, Joxe,
ez dudarik izan,
dezun biyotz ederra
Jainkoari eman;
nai badu, sendatuko
zaitu oraindikan,


ta bestela zerura
joatekoa zera,
zure maitearekiñ
beti bizitzera!
Nondik datorkit neri...
orren poz... aundia?...
Zer uste dezu, bada,
zure suertia
dala gerra ta gaitzen
mende bizitzia,
ta esperantzik gabe
azkenik illtzia?
Ez, Joxe! Zai daukazu
mundu bat obia!


VII



Eguna igarorik,
biyaramonian,
jarri nitzan goizetik
etxera bidian.
Goiko ermitatxuan
erromeriya zan:
an, bere inguruan,
dabill gazteria,
ala non lorez-lore
baratzan erlia,
ta neskatx’asko, triste,
beltzez jantzirikan,
anai ta senargaiak
gerran galdurikan!
Gizon zarrak bildurik
meza ondorian,
asi ziran izketan
aritz baten pian:
nekazari kontuak
azturik zeuzkaten,
etzuten lenagoko
jardunik egiten,
baizik bata bestea
galdezka zoratzen,
soldaduen berririk
izan ote zuen.
(T’arboletik zetozen
ostuak erortzen,
nere iritzirako,
zerbait erantzuten!...)
Etzan ez danboliI¡ik
ta ez aurreskurik,
ta netorren dolorez
emanaz pausuak,
irakurtzen bezela
mendi t’itsasuak,
liburu guztietan
nitaz autatuak,
nere oroitzen kutxa
amoriyozkuak!


VIII



Orduaren atzetik
ordua zijuan...
ta mutill ura neukan
gau t’egun goguan,
jakindu nuen arte,
mandatari batez,
andik laister ill zala
soseguz ta pozez,
enkargaturik neri
gero esateko,


t’Inaxiren onduan
lurperatutzeko!…
A!... Ikusten det oraiñ
bere baserria
(beste etxe askoren
ispillu garbia),
utsa, indar gabia
ta negargarria.
kanpotik ta barrendik
arantzaz josia.
emendikan entzunik
miña ta luzia...
ataritik datorren
txakurren antsia.. ,


IX



Aurtengo Gabonean
sukalde txokua,
otz-otza arkitzen da.
nere Jaurgoikua,
tristiak poztutzeko
Belenen jaiua!.
Zer litzake mundua
kendurik zerua!…



1898-ko Abenduan.


Sufritzen poemaren argitalpen bakarra ezagutzen degu:
Donostian, J. Baroja eta semearen moldizkiran. 1898.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org