Aztua!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Aztua!

Antonio Arzak



Aztua!(1)




“Ez ote da iņor arkitzen Ondarribiko
urian aztua,... gu festetan gabiltzan
bitartean? Eztet uste. Baņa bat bakarrik
balitz, izan bedi gure festen asiera bera
billatu eta konsolatzea”.



Sekulan etzait aztuko Ondarribiko seme, erdi baserritar erdi arrantzale, aiton buruzuri errespetagarri bati entzun niona, txikia nintzala, neguko gau ekaitztsu batean, errosarioa esan ondoren, sukalde txokoan alkitxo batean pipa erreaz zegoala, illobatxoz ingurutua, matsa zortena ale ederrez bezela.

Esan zigun:

“Adi zazute, nere gazte maiteak, baņa zintzo, gaur arratsean esatera noakizuten kondaira txiki au. Gizonak izan litzaken egiazko atsegiņetatik bat da sufritutzen dutenakin sufritzea.

Bein batean, erri bateko mezeta edo festetara joanik, nebillen goizetik-arrats dibersioetan.

Lendabizi, legea dan bezela, meza nagusia entzunik, eramaten ninduten lagunak pillota partidura; emendik, bazkari on bat egitera; gero, bezperetara; ondoren, zortzikoa, ezpata-dantza eta orlakoak ikustera; eta, azkenik, bertsolariak aditzera. Orla pasa zan lenbiziko eguna, jendia kontentu, munduan pena bat ezpalitz bezela, zebillen lekuetan.

Pello Zimurra esaten zioten nere txikitako adiskide bat nuen nerekin; eta, guztiz jostallua zalarik, txit biotz onekoa zan. Esan dedan bezela eguna pasa ondorean, baginjoazen ostatura gau-erdiko tenorian, eta kale iskin batean nexka koxkor bat alderatu zitzaigun, esaten zigula:

Limosna bat Jainkoaren izenean, arren, eman bizaidate!

Gaubeko ordu oetan nola eskatzen dezu? ―esan nion.

Ai, jauna! ―erantzun zidan―. Eztakit!... Neretzat beti da gauba, eta gau tristea!... Aita daukat eri oean; eztaukat zer emanik; berak eztit ezer eskatzen, baņa badakit goseak iltzen dagoela; karidadez atzo eman ziraten kandela bat iduki det piztua bere gelan; berak begiratzen ziran neri, nik berari... Orla egondu gera kaleko soņu eta algarak entzunaz. Aitu da kandela; eta orduan, berak ikusten ez ninduela, atera naiz kalera, orla pozez beterik dabiltzan jendeai zerbait eskatzera, Jaungoikoaren izenean!

Eta, au esanik, eman zion negarrari.

Begiratu nion lagunari eta negarrez zegoen; nik ere ez nuen, egia esan, asko falta.

Eraman gaitzatzu, aurra, zure aita dagoen lekura ―esan genion nexkari, eta abiatu giņan.

Bidean, dendak itxiak zeudelarik, erosi genituen bi kandel; eta, bat pizturik, sartu giņan bizitza estu batean, An, lastaira txar baten gaņean zegon gizon gaixoa!... Gogoan izango det, bizi naizan arte, bisita on ura.

Alabatxoa sartu zan aurretik; eta, eriotzaren trantzekoa zirudien itz itzali batekin, esan zion aitak:

Mari, nora joan ziņan?

Pello, nere laguna, aurreratzen da orduan, laztantzen du eta esaten dio:

Gure billa. Nola zaude, adiskidea?

Aztua! ―erantzuten dio, oraindik entzun detan bozik penagarrienarekin. (2)

O itz tristea!

Zer senti dezu? -galdetu zion urrena.

Plakiya, aultasuna! -esan zuen doi-doia.

Eta, au aditurik, joan nintzan korrika geunden ostatura, eta artu nuen nerekin bertako mutill bat, salda eta beste bear ziran gauzak berekin zituela. Konsolaturik alegiņean aita-alaba gaixo aek, eta mutilla bertan erizai utzirik, atera giņan andik goizaldean; eta, ostatuko bidean ginjoazela, esaten dit Pellok:

Badakik zer egin bear diagun? Gaur lenbiziko festeguna dek; bigar ta etzikoak pasatzeko dirua gerekin zeukagu; bada, ostatua pagatu ta biderako bear degunaz gaņerakoa eman zaiogun guztia gizon gaixo orri, sendatu deien; eta, eguna zabaltzean, goazemak oņez etxera.

Bejoandaikala ik, motell -esan nion pozez beterik.

Ala egin genuen, eta etzitzaigun damutu, ez... Itzak eziņ aditzera eman lezake guk bidean ekarri genuen poza. Gaur oraindik nerekin daukat. Bai! Zerurik ezpalitz ere, ezta gizonarentzat gizonari bere nekeetan laguntzea bezelako festik”.

Au esanik, jaio zitzaion malko dizdizari bat; eta besoetan zeukan illobatxorik gazteenak txukatu zion. Zorioneko aitona!

Ondarribiko gazteak: oraindik irakurgai onen berri ezpadakizute, ikasi zazute, bai!, zuen onerako.

Gure Euskal-Erria, gure oiturak, legeak, kondairak, irakurgaiak, dena izango da aztua, mundu nasi onekin batean, denboren buruan; bakarrik aztuko eztana sekulan, denborik ezagutuko eztuena, da Jaunaren amorioz gure lagun-urko edo pro-jimoari egintako mesedea.

A!... Eska bitzate gizon jakintsuak, beren errientzat, nai dituzten aiņa gauza; nik, euskalduna, eskatzen diot Ama Birjiņa Guadalupekoari, guretzat eta beste guzientzat, zabal dezala lurrean karidadezko ispiritua. Au gabetanik, izango bagenitu ere nai ditugun gauza guztiak, ez giņake ondo izango; baņa, onekin, sufrimenturik garratzenak igarotzen dira atsegintasun gozoan; eta, itz batean esateko, gizonak izutzen du doakabea, ez doakabeak gizona.

De la Revista Euskara.
Euskal-Erria, X, 1884.



(1) Leyenda premiada con medalla de plata por la Asociaciķn Euskara de Navarra, en los Juegos Florales de Fuenterrabia de 1883. (Euskal-Erria-ren argibidea) (2) Euskal-Erria-n: penagarriarekin.





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org