Itz bi Luis Karril ta bere mutillai


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Itz bi Luis Karril ta bere mutillai

Antonio Arzak

Itz bi

Luis Karril

ta bere mutillai



Ill onen 2-yan irabazi diyozute ondarruarrai, guztiz ots aundikua izan dan estropara bat.

Asko eta asko itz egiņ eta izkribitu da beraren gaņian, ta ez nezaket gai ontan gauza berririk esan; baņa nik ere maite zaituztet nere modura, soņu eta zalapartik gabe, eta nere biyotzak eskeiņtzen dizkitzute itz bi.

Beņere ez bezela zegon gure kayia, arraunak altxarik, garailari, zuen etxietara etorri ziņaten arratsalde gogoangarri artan; mereziya zenuten paregabeko ongi-etorri onoretsu ura; atsegiņez beterik aitortzen det.

An arkitzen nitzan ni ere, txoko batetik begira; baņa, nai eta nai ez nuela, musika, poza eta zoramen arren guztiyaren erditik, nere begiyak zijoazen Mari illezkorrak daukan aldare txiki artara!... Eta, nere buruarekiņ itzketan jarririk, niyon: “Menturaz usteko du oraiņ norbaitek gizon abek eta ondarruarrak, estroparan berotu diralako, elkarren kontra gorroto pixken bat idukiko dutela. Ez milla bider! Euskaldunak, batzuek eta bestiak, anaiak denak, eta batez ere denak arrantzaliak, izango da gero ere beren artian lengo adiskidetasuna, lengo griņa bera elkarri laguntzeko, Mariren gisa besterengatik biziya emateraņo!” Ta, ontan pensatzen nuenian,... a!,... zuetako bakoitzian Mari bat agertzen zan nere begiyetan, zerua goian, ura bian, ta bularrian eziņ kabitu alako biyotz banarekiņ! O, bai! Zer aundiya, zer ederra zeran, itxas gizona!

Emen bukatuko nuke, Eguerriyak ezpaletoz; baņa begira, Luix: zu ta zure lagunak festa festen gaņian datorkizutela arkitzen zerate; zorionian izan deriyela. Denbora berian, ondarruar arrantzalien etxe askotan tristura nabaitzen det: aita batek jokatu ta galdu ditu txalupa ta arrantzako sariak, eta bere familiyan goibel dijuaz eguna ta gaba; etorriko da laister Onentzaro, ta sukaldi artan ez da pozarik izango; ta bigaramonian, Eguerri egun aundiyan, eskatuko ditu nexkak elizara apaiņ-apaiņ juateko amak agindu zizkan zapatak edo soņeko berriya; aitak orduan, latz, gogor, esango ditu itz batzuek, eta nexka... negarrez juango da! Ez da egiya, Luix, obeto egiņ lekiyokela kontra bendabal eta ekaitzik izugarriyenari, nexka gaxu orren malkuai baņo? A!... Nik dakitana da, euskaldun guztiyak nobliak diralarik, ez dala iņor donostiarrari irabaziko diyonik biyotzaren samurtasunian, ez!; eta argatik uste det estropa-festa aundi aben errematerik ederrena izango litzakela zuen aurrak Ondarruako aurrai zerbait siņale egitia, guztiyok anaitzeko Jesus Aurra jaio zan egun artarako! Bai! Bizi gaitian elkar maiterik! Festa t’atsegiņ luzienak laburrak dira, kia bezela dijuaz, gurekiņ batian. Gaur bagera, bigar ez; urak edo lurrak laister iritsiko gaitu, eta utsa litzake emengo estropara guztiyak irabaztia, ango estropara galduko bagenu. Boga, mutillak, boga, zeru aldera!

Zuena, erriz ta biyotzez:

Antonio Arzak




Donostiyan, 1890-garren Ama Birjiņa Kontzeziyoko egunian.
Euskal-Erria, 1890.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org