|
Antonio Arzak
Iltzen bazaigu
ama euskera,
euskaldunak illak gera!
(Moldaera au izandu da saritua Irungo Euskal Festetan, urrestalitako zillarrezko medalla batekin, Naparroako Euskal Elkargoarengandik.)
1
Zer ikus ten det urruti artan
biotza pusketan joanik?
Zer ekaitz illun ikaragarri
dator, euskaldunak, andik?
Ai, esatea libre banuke
esango nuke, bai, pozik,
baņa penetan bizi gaitean,
supri dezagun ixillik!
2
Ixillik atzo, ixillikan gaur,
ixillik bigar ta etzi,
ixillik beti, kantatutzea
ez degulako zillegi;
ordu txarrean gure artean
giņalako, ai, berezi,
anaiak bear genduelarik
len, orain, gero ta... beti!
3
Naigabe pisu leor-leor bat
doakabe ark dakarkit,
negar egin nai, baņa malkorik
bat bakarrik ez datorkit;
len ixuriak ditut guztiak,
dar-dar gorputza dabilkit,
eraso beltza badator eta
Euskal-Erria... zabiltzkit!
4
Lengo oitura miragarriak
zar eta maitagarriak,
gure aitonen aitonetatik
Jaunak guri biraliak,
denbora joanik beti berriak,
beti txit arrigarriak,
nora dijoaz? Nola ta noizko?
Au lotsa, anai maitiak!
5
Gure semetxo eta aitonen
erdian gaude jarriak,
aek seaskan, oek zerutik,
guri begira guztiak;
eta guk norontz geren begiak
daukazkigu ipiņiak?
Zorigaiztozko lotarki batek
dauzkigu oso itxiak!
6
Gauza tristea, paregabea
da gaur nere dolorea:
semeak aita ikusten du ta
aitak ez berriz semea!
Al balitz aitak gaurko egunean
seaskara begiratzea,
izango luke bere biotza
su bizi baten labea!
7
Baņa itzali zuen su bizi ura
etsaigo negargarriak,
miņak izanik esan ditzagun
garbi ta soillik egiak;
euskal biotzak sentitzen ditu
eriotzaren sugarrak,
odol-ustu zan, au nere miņa,
nere erritar laztanak!
8
Euskal-Erriko semeak, esna,
altxa gaitean gaur bertan,
ara aurtxoak guri begira
seaskatxo otz-otzetan!
Ama non degu, Ama Euskera?
Ara an txokoan, penetan!
Iltzen bazaigu illak gera ta
illak aurrak seasketan!
9
Bai, gure Jauna, ill bitez orain
Ama ez ezagutzekotz,
gu bezelako esker gaitozko
seme txarrak izatekotz,
gure legea, paregabea,
oņperatzera jartzekoz,
berak galdurik beren Amari
bizia galtzen uztekotz!
10
Guk, gurasoak eta semeak,
gaurko euskaldun erbalak,
zer erakusten diotegu? Ai!
Non dira euskal oiturak?
Eraso beltza badatorkigu,
azitzen datoz aurtxoak,
oitura on aek badaramatzi
berekin Ama gaisoak!
|
11
Gu, gurasoak eta semeak,
zentzu apurrik gabiak,
euskal izkuntza eta oituren
galtzalle lotsagarriak.
Bereak ditu gure animak
sekulako lotarkiak?
Etzaituzte gaur esnatu bear
Amaren azken antsiak?
12
Ezta batere! Ezta batere!
Ill bedi triste beingoan;
ez gerade gu bere semeak,
ez gaude euskal lurrean!
Au esan eta odei lodiak
agertzen dira zeruan,
eta aurtxoak joan nai luteke
amon onaren kolkuan!
13
Ama joan zaigu, baņa umeak
emen gelditzen zaizkigu,
ai dira anditzen eta erasoa
alderatzen datorkigu;
odei lodiak, beltz-beltz egiņik,
argia digute kendu,
eta dunbotsa turmoiarena
nunbaitik aditzen degu.
14
Kantauriako kosta guztiko
itsasoaren orrua
dator ondoren, irentsi naian
Euskal-Erri izandua,
garaintzi nairik mundu danari
Jaunaren lege santua,
zeņek danari esaten dion:
Onra zazu gurasua.
15
Aur txiki aek gizon egiņik
biurtzen zaizka aitari,
Aita gaiztoa ―esan diote―,
utzi zenion amari!
Saldu gaituzu, zu galdu zera,
orain negarrak ugari;
bazenekizun, aita gaiztoa,
etziņala ondo ari.
16
Bai! Atzo ill zan ta gaur emen dator
eraso beltza gaņera;
beiņ damutu ta piztu zenduen,
joan ziņan berriz atzera.
Urte oetan ibili zera
beiņ batera, beiņ bestera,
baņa azkenik ill zaigu eta
goazen guztiok lurpera!
17
Aizea ere usteldu da ta
ezin arnaserik artu,
aita-semeak lurra jo dute,
nai baņa eziņ altxatu!
Estutzen dira, aitak orduan
nai tu semeak salbatu,
eta semeak madarikatzen
aita nai dute urratu!
18
Odeiak ontan lertzen dira ta
negarrez dago zerua!
Euskal-Erria izandu zana
beltzez jantzia, galdua!
Esker gaiztozko bere semea,
len gozoro bizitua,
ill nai ta eziņ ill zorrotz batekin
damuak arantzatua!
19
Ai! Lurrak berak du Ama ill ura
guk baņa geiago maite,
Ama ark onra eman ziola
beste Lurrak badakite;
joan nai du, bada, arren atzetik,
urak estaldu lezake,
sar bedi bada Done-Joanetik
Santander jotzera arte.
20
Diz-diz tximistak, marru turmoiak,
orro itsaso ederrak,
estal ditzazu euskaldun lurrak,
etsaigo gaiztok galduak;
adio orain, agur betiko
atsekabe emengoak,
barkatutikan Berarengana
gora gaitzala Jainkoak!
|
Euskal-Erria. 1881.
Revista Euskara, 1881.
|