|
1
Mendiko umea naiz,
mendiya det maite,
ez nitzake biziko
menditik aparte.
Eta gaur kalean, ai!,
bizi banaiz ere,
ez naiz bizi mendira
begiratu gabe!
2
Zeņen ederrak dauden
oso zuriturik,
elurrezko soņeko
orretan bildurik,
lengo anai-odolak
damuz estaldurik,
aingerutxoen jantzi
garbia arturik!
3
Otza. ixilltasuna
bazter danetatik,
zerbait ikusi nai ta
ezer ez iņondik:
ez zaldi, ez betizu,
ez auntz, ez ardirik;
denak, denak joan dira
lurra lo utzirik.
|
4
Egunak badijoaz
ta lurra beti lo,
elurra berriz dator
gero ta geiago;
ta an, ermitan, borda
baņo arontzago,
artzaiaren alaba
erregutzen dago!
5
Nola, nola ote du
gaixoak eskatzen!...
Elurrak asten dira
bertatik urtutzen;
eguzkirikan ez da
eta det pensatzen
Birjiņak ote duen
malko bat ixurtzen.
6
Esnatu zaitez, lurra,
esnatu lenbailen!
Atoz, udaberria,
bazterrak poztutzen,
txoriak ikusteko
kabiak egiten,
eta bildots txikiak
mendiyan jostatzen! |