|
Antonio Arzak
Agur, bigarren aldiz,
errege ta bere amari 1
1
Kantauri itsasoa
ta euskal mendiak,
mundu onek dituen
txoko naigarriak,
uste det diradela,
O ama-semiak,
Jaungoikoak zuentzat
lurrean jarriak.
2
Atozte aurten ere,
bai!, Euskal-Errira,
jauregiak utzirik
etorri mendira,
ala nola txoria
txiru-liru-lira
urrezko kaiolatik
joaten dan sasira.
|
3
Txistu ta danboliñen
soñu basatira,
zuengana artzaiak
etorriko dira;
ara: beren alaben
kantak urrutira,
o!,... entzunik, malkoa
datorkit begira!
4
Gon urdiñak, abarkak,
illea zintzillik,
baña pañuelo beltxak
lepoan jarririk,
datoz nekez, eskuak
elkarri emanik,
menditikan zerura
begiak jasorik!
|
5
O!... Maite zituztenak
gerratian illik,
gazterikan ezkongai
ta alargundurik,
tortolloen urrungik
ez da aiñ tristerik,
euskal alaben kanta
ezpada besterik.
6
Barkatu, erregiña,
penatzen bazaitut,
euskaldunentzat ama
zerala uste dut;
ama bati bezela
begiratzen dizut,
nere lurreko penak
kontatzen dizkitzut!
7
O nere lur maitea!
Lur bedeinkatua!
Zenbait odol alferrik
ixuritakua!
Kupitu bedi zutaz,
kupitu zerua!
Eman iguzu, Jauna,
bai, pake santua!
8
Zure mendi gañetan
eta bideetan,
baserriko tellatu,
leio, ateetan,
txabolan, gure gelan,
alde guzietan,
zer irakurtzen degu
dauden gurutzetan?
|
9
Pakea, amorioa
ta barkazioa;
ez odola, ez gerra,
ez, ez gorrotoa;
ta berriz baldin bada
gerra sortzekoa,
nik ill egiñ nai nuke,
o nere Jainkoa!
10
O aurtxo euskaldunak!
O aur erregia!
Ez degu guk merezi
zuen far-irria.
Zertako da zuei
musu ematia,
ta zuen zoriona
bigarko galtzia!
11
Ez geiegi penatu,
ez, ama tristia!
Errege aingerua
da zure semia;
Aita Santuak zaitu
alaba maitia,
denok maite zaitugu,
konsola zaitia!
12
Mundu osoak dio
zerala aundia,
zerbait aundirik bada
au da doloria;
eta doloriaren
likurta eztia
da zerua txoratzen
duen birtutia! |
13
Ara Españia ta
kondaira guztia,
munduko aunditasun
ta bere gloria;
dena illikan dator
eternidadia,
baña an ageri da
eder birtutia.
|
14
Agur, birtutetsua
zeraden andria,
aingeru orren ama
ta gordetzallia!
Agur!... Atzo eta gaur
da nere antsia
Jaunak bedeinkatzia
ama ta semia.
|
Donostian, 1888ko Uztaren 5-ean.
Euskal-Erria 1888.
(1) Con motivo de la llegada a esta Ciudad de SS. MM. el Rey D. Alfonso XIII y su augusta madre la Reina Regente Dª María Cristina, nuestro Director tiene en el honor de dedicarles la siguiente poesía. (Euskal-Erria-ren adierazpena.)
|