Itxua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Itxua

Antonio Arzak



Itxua



(Marcelino Soroa nere adiskide maiteari)



Itxu gizagaixoa
bioliña jotzen,
intxaur-arbol batean
txoria kantatzen,
ta aurrak itxuari
talua ekartzen,
baserri atarian
nituen ikusten.
Ta negoen.. ta negoen..
kupidaz itxuari
begiak ematen,
betiko illunbean
jarririk pensatzen!
Gero, galdeturikan
triste bizi al zen,
erantzun zidan: “Bizi?
Oraiñ nabill illtzen,
bioliñ txar onekiñ
negarra ixurtzen;
ta egunero diot
Jaunari galdetzen
neretzat eguna, ai!,
noiz zabalduko den!
Orduak joan t’etorri
ta beti orlaxen!...
Baña igandero dit
apaizak esaten
nola betiko argia
zeruan dagoen.
Orduan biziko naiz!
Oraiñ nabill illtzen!”

***

Au entzunik, itzikan
eziñ egiñ nuen,
txori txikia ere
ixill zan gelditzen,
ta arbolatik ziran
ostoak erortzen!”

***

An... aur inozenteak
zebiltzan jostatzen;
arontzago... zerua
guri deitzen... deitzen!


Euskal-Erria, 1889.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org