Zeruko atietan
kantatu du:
Miserikordia!
San Pedrok, txoraturik,
idiki du
bertatiak atia;
aingeruak pillaka
bildurikan:
“Zein da kantaria?”
galdetzen dute, eta
etortzen da
Amatxo Maria.
Gaiarrek berriz ere
kantatzen du:
Miserikordia!
Ta zeruak dirudi
Orduantxe
zeru bat obia!
|
Lurrean, ai!, gizona
arkitzen da
mińez ta tristia;
zure seask izan zan
Euskal-Erri
aiń maitagarria,
ageri da elurrez
estalia,
bakar ta txuria;
igartua loria;
basoetan
ixillik txoria;
t’otzak iya illian
Erronkalen
bildostxo txikia.
Bee negargarria da,
gaurtandikan,
dan kanta guzia! |