Otaegiri!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Otaegiri!

Antonio Arzak



Otaegiri (1)





Eziņ arkitu det nik, adiskidea,
bear dan itzikan, kantatutzeko
zure bizitz eder ta pakez betea.

Euskal-Erriarentzat ziņan guztiya;
nork ez du gogoratzen euskal-lurrean
zure kantu bikaņen indar biziya?

Kantu ederrak dira zure kantuak;
baņa kantuak baņo ederragoak
ziran, oraindik, zure sentimentuak

Bestela galde, galde, Ondarrabiyan,
nola itz onak eta egintz obeak
zabaltzen zenituen zeunden tokiyan.

A zeņen gozoa dan gogoratzea,
gelditzen geranean lagun bat gabe,
zala bera Jaunaren maitatzallea!

Zer da gure bizitza?... Itzala, kea:
jaio, azi ta laster ill... ala nola
jaio ta igartu oi dan kanpo-lorea.

Baņa lorea emen gelditutzen da:
gizona ez, ordea: bere anima,
Jauna maitatu badu, zeruratzen da.

Ara joango ziņan zu, lagun maitea;
nola ez, baldin beti bizi baziņan
Guadalupeko Amak ongi gordea?

Eta zure gorputza lurperatu da
bere mende gozoan: gurutzepean
malkoz estalirikan ezkutatu da.

Eta zer malko eder maitagarriyak
zure ikasletxoai sortutakoak!
Oek bai diradela gozagarriyak:
Eleizaren otoitzak t’aurren malkoak!




Euskal-Erria, 1890.



(1) Klaudio Otaegi (1836- 1890) euskal idazlea il zanean mol-datutako olerkia. Otaegi jauna Zegaman jaio zan, baņan Onda-rrabian egin zuan bere denborarik geiena, eta bertan il. Eskola maisua izan zan. (A. Z.)





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org