Alargun pobre baten
besoetan,
txuri ta flakua
ikusi nuen atzo
aur txiki bat,
umezurtz gaxua!
O!... Eramaten zion
maiz kolkora
bere eskutxua,
bildotx batek bezela
billaturik
amaren berua;
t’amak ematen zion
beiń ta berriz
musu txit estua!
Zenbat ta zenbat pena
musuetan
zijoan bildua!
***
Beste aur bat, kontentu,
inguruan,
|
zebillen jostatzen;
bere begi ederrak
aur tristean
asi ziran jartzen;
gero, ondora joanik,
jostalluak
zizkan erakusten,
eta abiatu zan,
andik laster,
goxuak ematen.
Orduan far-irri bat
umezurtzak
zuen, ai!, ixurtzen,
ta aur pozgarri ura
alargunak
malkoz bedeinkatzen!
***
O aberatsen aurrak,
azi beti
pobreak maitatzen! |