Kabiz kabi


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Kabiz kabi

Antonio Arzak



Kabiz kabi



Berandu ta ixill,
gau luze, pisua,
jaiki, begiratu
lurra izotztua.
Non da, ai!, udako
goiz maitagarrian
txistuka esnatzen
ninduen xoxua?
Non da bere kabia?
Umiak egarik...
Bakartasunian
sasian tristia!
Atzo inguruan
zenbat txiru-liru!...
Gaur denak aiziak
eramanak ditu!...
Begira biotza
bere ispilluan:
maite nai badezu,
udan ta neguan,
egiń zazu, egiń,
kabia zeruan!
Ortarako Jesus
jaio zan munduan!


Euskal-Erria, 1891.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org