Illunabartzen zuen
ta mendik bera
gazteriya zetorren
ni negon aldera,
irrintziyak botiaz
ezker-eskuiera,
lur libre onen jabe
gaba pasatzera.
Ontan, Ave Maria
ezkillak jorikan,
batian gelditurik,
boinak eskuetan,
ama guztien Ama
zuten ezpaņetan,
ondoren asirikan
zortziko kantetan.
|
Ta nik, nere begiyak
intzak bustirikan,
ta barrendik biyotzak
pill-pill egiņikan,
nion nere artian,
negon txokotikan:
Lur au bezelakorik...
ez da besterikan!
Eta illundu zuen..
ta baserriyetan .
kantari zeuden amak
seask ondoetan:
Aurra,.. e..gizu.. lo.. ta.. looo..
zuk.. o..raiņ.. eta.. nik.. gero...
|