Boga!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Boga!

Antonio Arzak



Boga!



(Ondarroako arrantzaleai)



Orro, zoramen, negar
denak ixildurik,
gab’erditikan gora
ginjuazelarik,
jira bat eman nuen
or, kaie zarretik:
etzan ezer entzuten,
etzan baga-otsik.
A!... Itsasua bera
zegon lotsaturik!


Leio tarte batetik
kandela pixtua
nabaitu nuen; gela
zan guztiz estua,
ta barrendik zetorren
antsi, zizpurua,
aurtxo inozentien
algaraz nastua...
biyotzik gogorrena
erdibitzekua!
“Itzali argiya, ama,
ez dator aitatxo;
ama, ez negar egiń,
guk asko maiteko!”.
T’amak zion doi-doia:
“Egiń lo, egiń lo!...”,
eroturik bezela
esanikan gero:
“Jauna, ez ditezela
esnatu geiago!”.


Ta urrengo goizian...
eta urrenguan...
o nolako tristura
esnatzerakuan!
Ta zer suerte beltza
famili gaxuan,
arkituko ezpalitz
gaur gure onduan
askoren malko-zapi
Donostiakuan!


Luis Karril ta lagunak:
ez adiorikan!
Zuen itzal maitia
juan zan emendikan.
Bańa... lo, umezurtzak
seaskatxuetan;
etzaizute faltako
zuen egunetan
aitaren ordeko bat
donostiarretan!
Boga, donostiarrak,
alderatzen gera...
Boga, ondarroar ta
guztiok batera
zeruko estropara
irabazitzera!
Noizpait Karril ta bere
mutillen antzera...
Jaunaren eskuetan
animak jartzera!
Boga karidadian!
Aurrera!... Aurrera!...


Euskal-Erria, 1892.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org