|
Antonio Arzak
Nere erriya
(1)
Etxe banaka batzuek,
kanpantorre zar txikia,
beti ari dan errota,
ona nere erri maitia.
Elizako plaza ere,
arbol ta eserlekuak,
ez al dira Jainkoaren
libruak dauzkan ostuak?
|
A txoko laztan neria,
uria baņo obia!
Naiago det baserria,
ez errege-jauregia.
Zaitutzen ditu aitonak
kantari illobatxuak,
tama ari da goizetik
landutzen zelai-soruak.
|
Illunabarra ondoren
dator banatzera lua,
aize epelen kulunpan
entzunaz txilibitua.
|
La Vasconia, Buenos Aires, 1899-I-20.
(1) Arronako seme batentzat jarriyak. (La Vasconia aldizka-riaren oarra.)
|