Victor Hugo-ri oroitza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Victor Hugo-ri oroitza

Antonio Arzak



Victor Hugo-ri

oroitza



(Mr. Paul Déroulède jaunari donkitua)



Frantziya, Españiya ta Euskal-Erria
biltzen dira gaur emen Hugo goitutzera;
iñon kabitzen etzan gizon ura bera
etorri zan onera, arroka batera,
pasaitarren artian gozo bizitzera.

Ill zan! Baña gizonen buruko argia
izanik Jainkoaren asnase garbia,
piztua dago beti, itzali gabia,
berak ekarririkan onera jendia,
non mendiko farolak portura ontzia.

Utzi zuen mundu au Hugok, ta uste det
lanean ari dala an, goietatikan,
euskaldunaz onela baliyaturikan,
Frantzi ta Españiya elkartu nairikan:
izango al litzake gauza oberikan?


Euskal-Erria, 1902.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org